FLAKUTT
Ez da berria txalaparta beste musika molde batzuekin uztartzeko asmoa. Ez da berria txalaparta eta musika elektronikoa ezkontzeko nahia ere, baina agian ez zen egongo orain artean bi musika lengoaia horiek elkarren arrimura ekartzeko Flakutt talde nafarrak izan duen besteko borondate irmo eta sendorik. Alde horretatik berritzailetzat, eta are esperimentaltzat, har liteke Flakutten estreinako lana. UHARTEKO TXALAPARTA TAILERRA eta ELEKTROFLAK egitasmo elektronikoaren arteko uztarketa
Txalapartarik gabe ezingo litzateke ulertu Flakutten egitekoa. Txalapartan dago taldearen abiapuntua, oinarria eta izaera nagusia. Flakutten sorburua ezagutzeko, 1990era jo beharra dago, Uharten txalaparta tailerra sortu zelarik, hain zuzen ere (UTT, Uharteko Txalaparta Tailerra). Uharteko ekitaldi kulturaletan beti esku hartuz, 1995. urtean tailerra herritik atera zuten bide berriak ezagutzeko eta beste toki batzuetako txalapartariekin ideiak eta musika elkar trukatu eta elkarrengandik ikasteko. Tailer honetako dinamizatzaileen arte-irrikari eta giza-grinari esker UTT-ren txalaparta garatuz joan zen, hainbat musikariren laguntzarekin, baita beste arlo artistiko batzuekin batera ere, hala nola, dantzarekin, eskulturarekin, antzerkiarekin, performance bideekin…
Entzun: Flakutt