Ennio Pinillos
Ennioren musika dotoreak ziurtasun baino askoz galdera gehiago eragiten ditu. Hasera batetan erakusten duena baino gehiago iradokitzen du. Den dena geure buruaren barnean dago eta amaitezina da. Saxo, kontrabaxua, tronboia, piano eta bateria. Lirika bare eta baketsuzko soinuaren oinarria, ñabarduraz betea, arropa klasikoa erakutsi arren sailkatu ezina azken batetan.
Ennio Pinillosek bere bidea bilatu izan du beti, estetika kontu handiz zainduz, emozioen hari gidari baten moduan, beragan eragina izan duten edo bere musikak iradokitzen dizkigun estiloetatik haratago.