Bill Lyerly
Euskal Herrira egindako bisitaldi gutxi batzuk nahikoak izan ditu Bill Lyerly konpositore, gitarra eta tekla jotzaile eta abeslariak lurralde honekin eta bere kulturarekin maitemintzeko, haren karrera luzean beste bide bati ekiteko erabakia hartzeraino maitemindu ere. Oraingo honetan, basea Euskal Herrian egokiturik, bertan hauteman baitu jendeak bere musikarenganako –blues alternatibo gisa definitzen du– duen estimu handia. Horrexegatik argitaratuko du Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin Too Hurt To Cry albuma, Estatu Batuetan grabaturiko eta Londresko Abbey Road estudio ospetsuetan masterizatutako hamaika gaiek osatutako bilduma. Bertan bluesaren eta amerikar musika sustraidunaren aurreko ikuspegiak azaltzen ditu.
Entzun: To hurt to Cry.
Diskoak:
-
Too hurt to cry
2009ko ApirilaCD
10 € -
Cobalt blues
CD
10 € -
Requiem mess
CD
10 € -
Railroad station blues
CD
10 € -
Motel room blues
CD
10 € -
The twang years
CD
Agortuta