Hemen zaude: Hasiera Artistak Audience Ibilbidea

Ibilbidea

AUDIENCE

Audience taldea Gernikakoa dugu, zoritxarrez bonben itzalean munduan zehar famatu egin den herria. Hala ere, lasai asko izan ahal ziren Chicago, Philadelphia edota Amsterdam moduko hirietako talde bat; baina ez, Gernikarrak dira, abanguardian sartua dagoen taldea dugu AUDIENCE. Taldeak goraipatzeko ibilbide musikala jorratu du, lan askoren eta esfortzu ugariren ondoren fruituak ematen ari dena. Beren innobazio gogoek, inkietude artistikoek eta berez era baterakoi batean arriskatzeko azaltzen dituzten gogoek goreneko mailara eraman dute taldea bai Euskal Herrian eta bestetik estatu espainiarrean egiten den musikan. 99an hasi ziran, maketa paregabe bat argitaratuz izugarrizko arrakasta izan zutelarik; lau abestiz osaturiko lan honek kritika ezin hobeak jaso zituen prentsa espezializatuaren eskutik. Lan honekin “Villa de Bilbao” lehiaketako finalera ere heldu ziren, taldea oraindik sortu berria eta lehen pausuak ematen ari zelarik. Laister grabatu zuten beren bigarrengo maketa, beste pausu bat beren estreineko EP izango zenaren aurretik. Horren ondoren, estreineko disko luzea etorri zen “Some Lovey Hands On Dry Skins” 2002ko otsailean. Disko honekin penintsula osotik zehar ibili dira bueltaka eta nazioarteko talderik garrantzitsuenekin jo dute. 2004ko urrian beren bigarren diskoa plazaratu zuten “Second Handed” izenburupean, Tio Pete estudioetan grabatua, Jose Lastraren gidaritzapean. Disko honek NOIZ POP azpizigilu berriaren lehen erreferentzia izan zen. Ondoren, taldeak aurkezpen bira egin zuen penintsula osotik zehar. Eskeini zituzten kontzertuetan beren abesti berriez aparte musikak eta irudiek bat egiten zuten, horrela taldearen kontzeptu artistikoa zuzenean isladatuz.

Audience taldearen musika elementu ezberdinen uztarketa bat da. Ez da erraza beren estiloa era argi eta zuzen batean definitzea. Filmetako soinu banden gisara, oso errez iruditu eta marraztu daitezke hainbat argazki, paisaia, momentu,…; beren musikaren elementu pizgarria horretan datza, abestietan sentsazio ezberdinak sortzean. Intentsidadez igotzeko eta jeisteko gaitasuna azaltzen dute, abestien tempoan murgiltzen dira, jarrera elegantea eta izate propioa azaltzen dute. Ez da ohiko talde bat, ez egunero aurki dezakegun talde bat… Instrumentu ezberdinak erabiliaz sonoridade ugari sortzeko gaitasuna dute momentu bereziak sortzeko gai direlarik. Blues doinu ilunak, Texas eta Mexiko aldeko doinu beroak, rock-a… beren sensibilidade pertsonal eta artistikoa sormenez beteriko kontzeptu batean batzen dira. Abestiak argazki ezberdinak dira, argazki batzu zeintzuetan benetako munduak eta mundu imaginarioak bat egiten duten; pertsonaia, momentu, emozio eta egoera ezberdinak azaltzen diren. Ry Cooder-en estilismoa, zingirako blues-a, rockaren berotasuna edota Velvet Underground moduko talde baten kontzeptu artistikoa -beste askoren artean- dira taldeak azaltzen dituen elementuak. Bizitasunez eta intentzioz beteriko musika.

AUDIENCE dira:

Ager Insunza: biolina, steel guitar, pianoa, ahotsa
Andoni Lauzirika: baxua
Gaizka Insunza: ahotsa, kitarra, pianoa
Hannot Mintegia: ahotsa, kitarra, tronpeta
Mikel Sagarna: bateria