Aterkings

Musika taldeetan (Taupada, 6Nemen9) zelanbaiteko eskarmentua zuten lagun batzuek Aterkings taldea sortu zuten Markinan, Bizkaian 2000. urtean. Inolako lotsa bariko frontman baten atzean ezkutatuta, dibertitzen dituen musika egiten hasi ziren.
Bere lotura rockanrolla izanda, Labanak, A-Bones, Lyres, Cynics, The Covers, Pleasure Fuckers, Pop Crash Colapso eta hainbat talderen kontzertutan bulla montatzen arituta harremana sortu zen euren artean. Bertsio batzuk jotzeko asmoarekin elkartu ziren: Little Richard, Chuck Berry, Sonics, Wailers edo Mc5 –ri omenaldi txiki batzuk egitera.
Ia ohartu barik, ezagutzera ematen hasi eta maketa grabatu zuten. Berehala zabaldu eta kontzertuak biderkatzen joan ziren.
2005ko otsailean, Urdulizko Tio Pete estudioan diskoa grabatu zuten. Bertan kantu propioak Pleasure Fuckers, Crime eta antzekoen pareko punk-rock bizi-bizia ostia txarrarekin, Waylersen eta batez ere Sonics-en tamainako garage pieza gordinak; baita ere kutsu glam edo stonianoagoa dutenak ere.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com