Ander Garcia

Tradizioaren eta abangoardiaren arteko zubiak bilatzea eta eraikitzea, musikari askoren lanaren ardatzetako bat izan da, eta jarraitzen du izaten gaur egun ere. Entzuleak iraganaren aztarnak antzematea eta aldi berean musika berritzaile eta gaur-gaurkoaren taupadak sentitzea, horra hor sortzaileak musika egiterakoan bere buruari maiz jartzen dion erronka gaitza.
Euskal dantzari moduan aritua eta folk taldeetako partaide izanik, tradizioaren esparrua gertu-gertutik ezagutzen du Ander Garciak. Baina aldi berean, ibilbide emankorra egin du jazzaren eta bestelako musiken eremuan. Bizkaitik Madrilera joanda, gaur egun estilo desberdinetan (jazza, rocka, R&B, Hip-hop, elektronika…) goi mailan aritzen diren musikari garaikideekin aritzen da.  Citric taldeko partaidea izan zen baina  bere konposaketak jotzeko talde propioa osatuz 2013. urtean kaleratu zuen bere lehen diskoa eta 2017. urteko udazkenean “Hiru”

 Entzun : WAM (Ene zerua)
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com