Hemen zaude: Hasiera Artistak Alejandro Doñágueda 5et

Alejandro Doñágueda 5et

 

Pentsa litekeenaz beste, musika prestakuntza sendotik eta adierazpide horri emandako bizitza osotik haratago, artean ez den istant hori sortzeko eta soilik bere buruan dagoen hori egikaritzeko gaitasuna da jazz musikari baten benetako balioa, beste musikariengandik bereizten duena. Bere intuizio erritmikoarekin eta sentimenduarekin bat etorrita, agerian uzten du iragankorra dena, jakitun baita musikagileak partituraren gainean hartzen dituen erabaki berak eskatzen dituela inprobisazioak, baina Jazz musikariak denbora errealean egingo du hori bera, eta nota bakoitza disonantziatik inplikatuko du, beharrezkoa bada, akastuna zerbait perfektu egiteko.

 

Musika prestakuntza handia du Alejandro Doñágueda saxofonista aragoitarrak. Musikako goi mailako tituluduna izateaz gain, lizentziaduna da musikologian, eta irakasle diplomaduna musika hezkuntzan. Musikagilea, moldatzailea, musika zuzendaria eta irakaslea. Jazz proiektu eta talde askotan parte hartu du azken urteetan (Ayud Jazz Quartet,  Miguel Viejo Sextet, Mordor’s Defenders Quartet, Divan Jazz Quartet, Conget Jazz Quartet, Giant Steps Sax Quartet, AIRA,S Quartet, Art Jazz Quartet, Black Band Big Band, Feeling Big Band), eta kolaborazio lanak egin ditu generoko izar handiekin. Estatu osoko jazzaldi askotan izan da jotzen. 2015. urtean abiarazi zuen bere proiektu pertsonala, “Alejandro Doñágueda Quartet”, Aragoiko beste musikari handi batzuk lagun hartuta –Javi Callén, Israel González eta Fran Gazol–. Aldi berean, Miguel Viejo Sextet seikotearen “Encarnación” albumaren eta Antonio Ballestín konpositore eta pianistaren diskoaren grabazioetan parte hartu zuen.

Entzun: ¡Qué tal, o qué !

Diskoak:


nabegazioa