Hemen zaude: Hasiera Artistak Alejandro Di Costanzo trío Ibilbidea

Ibilbidea

    2008. urtean sortutako proiektua, Tangoaren, Folklorearen, Rock argentinarraren eta Jazzaren nahasketatik sortutako jatorrizko konposizioek osatua eta ohiko Piano Hirukoteak interpretatua, musikarien elkarrekintza bila duena inprobisaziotik eta gure garaiko ehunduretatik abiatuta. Alejandro Di Costanzok (Pianoa eta Konposizioa), Paco Wehtek (Kontrabaxua) eta Salvador Toscanok (Bateria) osatuta dago hirukote hau.

 

Alejandro Di Constanzo

Hamaika urte zituenean hasi zituen piano ikasketak Buenos Aires herrialdeko Julian Aguirre musika Kontserbatorioan. Han Piano ikasketak egin zituen Oscar Cedeira eta Ana Stampaliarekin eta Konposizio ikasketak Luis Arias, Eduardo Wilde eta Luis Sardorekin. Avellanedako Herri Musika Eskolan, Hego Amerikan herri musikagintza emandako aurreneko eskola ofizialean, Jazz piano jotzailearen titulua eskuratu zuen, eta bertan ikasi ere zituen Tangoa eta Folklore argentinarra. Jazz pianoa ikasi zuen Edgardo Beilínekin eta ahotsendako konponketak Osvaldo Suarezekin.

 

1989an profesional gisa lan egiten hasi zen, piano jotzaile, tekla jotzaile eta konponketa egile jazz eta fusion taldeetan (La Feria, Sax Ensamble, La Máquina, El Gremio, El Tunel), baita pop moldeko abeslariei laguntzen eta telebistarako lanak egiten ere (Alejandra eta Dino Canal 11 katean). 1994an Lomas de Zamorako Udal Tango Orkestran, Horacio Avilano maisuaren zuzendaritzapeko orkestran, jotzen hasi zen. Sebastian Monken La Banda de los Sueños taldearekin, “Pop Monkus” eta “En vivo” grabatu zituen, piano eta tekla jotzaile gisa, eta Coliseo Antzokian, Paranako Kiroldegian eta San Juango Auditoriumean jotzeko aukera izan zuen.

 

1995ean Ramona Valdéz eta Bacilón (Salsa) taldeetako kide bihurtu zen, eta azken talde horrekin Argentinako hainbat herrialdetan (Mendoza, San Juan, Río Negro, Catamarca) izan zen bere dohainak erakusten. 1997an, Omar Belmonte eta Latin Lover ezagunarekin batean, bira bat egin zuen Alemanian eta Austrian barrena. Piano irakaslea izan da Tandilko Udal Musika Eskolan, eta harmonia irakaslea Ezeizako Arte Institutu Balioaniztunean eta Vicente Palotti Musika Eskolan. Era berean, musika maisua izan da haur eskolan eta institutuan.

 

1999an Bartzelonara joan zen. ESMUC-en Goi Musika Titulazioa lortu zuen Jazz Pianoaren espezialitatean. Pianoaren teknika ikasi zuen Karen Walwinekin, eta maisu eskolak jaso zituen Walter Norris, Kevin Hays, Eli Degibrí, Chucho Valdéz, Horacio “el Negro” Hernández eta Giovanni Hidalgoren eskutik. Jazzaren esparruan, berriz, El Expreso (CD El Expreso) boskoteko kidea izan zen, eta Alfons Carrascosa eta Segundo Cónclave, Anna Luna Quintet, Big Band Taller de Músics (Santiago Auseron eta Cris Juanicori lagunduz) eta Mingus Project taldeekin jo izan du. Era berean tokiko musikariekin –Viçens Solsona, Jordi Bonell, Aldo Caviglia, Alex Ventura, Xavi Figuerola, Ignasi Zamora, Marc Ayza, Raynald Colom eta Fredric Carlquinst– batera jardun du. Tangoaren esparruan Marcelo Mercadante eta bere Quinteto Porteño boskotearekin, Rodrigo Flores, Sandra Rehder, Mayte Caparrós eta Quinteto Latípica boskotearekin eta La Candombera talde afrikar-uruguaiarrarekin jo du. 2001. urteaz geroztik irakaslea da Taller de Músics eta El Passatge eskoletan.