Adrián Royo
Neurri batetan, denok gatoz leku eta sustrai beretik,
eta handik gero sakabanatu egiten gara beste pertsona, soinu, lurralde eta
esperientzia ezberdinekin kontaktua eduki ahal izateko. Harreman horrek geure
bizitzak moldaraziko ditu, inoiz amaitzen ez den prozesu batetan. Hasera
batetan arrotz suertatzen zaizkigun hizkuntza, jantzi, kultura berriak
aurkitzen ditugu bidean, baina intimotasunean hausnartzen ditugunean geure
bizipen eta oroimenekin elkar nahasten zaizkigu, bata bestetik banatzea
ezinezkoa izan arte. Geure esentzia horretatik aldentzen garen neurrian berriz
haserako puntura gerturatuko bagina bezala. Azken finean, bidaia bera benetakoa
balioa duena, Adrian Royo piano joleak planteatzen duen bidaia.