Hemen zaude: Hasiera Albisteak Itzulbidaia

Itzulbidaia

2022/10/21

Tornaviaje (Itzulbidaia) beste zerumuga batzuetan bizi ondoko itzuleraz mintzo zaigu. Haize egokiaren eta aldeko korrontearen bila oihalak hedatu zituen artista dugu Gonzalo del Val. 

Sormenaren ahalak ikertzera joan zen, ezezaguna genuena kartografiatuz, eta itzulitakoan aldaketara alderatzeko erronka hartu zuen bere gain. Dublinera jo zuen 2016an, eta hiru urtez areagotu zuen bere trebetasuna, musikari sendoenetakoen lankidetzan. Esperientzia horren emaitza dugu Tornaviaje. Obra honetan, bere konpositore alderdia berresteaz gain, Del Val urrundu egin da ohiko hirukote formatutik: konposizio bakoitza laukote formatura ezin hobeto egokitu eta diseinatu du, taldekide bakoitzaren hizkera eta ekarpen estilistikoa zainduz. Laukotea, egiazki, zoragarria da. Romain Pilon Frantziako oholtzetan dabiltzan gitarrajole nabarmenetakoa dugu, Brian Blade eta Greg Hutchinsonen kolaboratzailea da besteak beste. Raynald Colom tronpetajole ezagun eta saritua Nicholas Payton, Greg Osby eta Chano Dominguez izenen ondoan ibili ohi da.  Manel Fortiá kontrabaxoaren birtuosoa da, belaunaldi gaztearen erreferentzia bat.

Itzulbidaia, gure kanpoaldian paisaiak egin duen eraldaketa agerian uzten duena. Zena zendu egin da. Oraina eta iragana uztartzen dituen joan-jina han eta hemen. Oihalak noranahi hedatzen dituen artistaren mugimendu etenbakoa, haize egokira eta zerumuga berrietara arribatzeko korrontearen bila. Sormenaren ahalak ikertzera joan zen  ezezaguna kartografiatuz, eta bere gain hartu du aldaketara alderatzeko erronka.

 

Miranda de Ebron jaioa da Gonzalo del Val. Zazpi urte zituela hasi zen musika ikasten bere sorterriko Udal Kontserbatorioan. Gero bateria, konposizio eta moldaketak ikasi zituen Madrilen. Bartzelonako Lizeoaren Goi Mailako Musika Kontserbatorioan beka jasorik, jazz-bateria goreneko  titulua eskuratuta bere lehen lana argitaratu zuen –Sei musika ipuin– karrera amaierakoan. New Yorkeko Manhattan School of Music eskolan ikasteko Bikaintasunaren Gazteak beka jaso zuen 2009an.

Ibilbide luze honek berrogei eta gehiago disko grabatzeraino ekarri du, nazioarteko artista ospetsuekin kolaboratzen duela hainbat proiektutan. Bestalde, irakaskuntza eta lider gisa egin dituen sei diskoen edizioa uztartu  ditu. Lan gaitz horren ondorioz, bere Cancionero-k 2020ko diskorik onenaren ereinotza jaso zuen, eta gaur egun Jazzaren panoraman gehien baloratzen diren musikarietako bat dugu Gonzalo del Val.

 

Dublinera jo zuen 2016an, eta hiru urtez areagotu zuen bere trebetasuna, musikari sendoenetakoen lankidetzan. Esperientzia horren emaitza dugu Tornaviaje. Obra honetan, bere konpositore alderdia berresteaz gain, Del Val urrundu egin da ohiko hirukote formatutik: konposizio bakoitza laukote formatura ezin hobeto egokitu eta diseinatu du, taldekide bakoitzaren hizkera eta ekarpen estilistikoa zainduz. Laukotea, egiazki, zoragarria da. Romain Pilon Frantziako oholtzetan dabiltzan gitarrajole nabarmenetakoa dugu, Brian Blade eta Greg Hutchinsonen kolaboratzailea da besteak beste. Raynald Colom tronpetajole ezagun eta saritua Nicholas Payton, Greg Osby eta Chano Dominguez izenen ondoan ibili ohi da.  Manel Fortiá kontrabaxoaren birtuosoa da, belaunaldi gaztearen erreferentzia bat.

 

Formazio hau arin eta dotore dabil  Gonzalo del Valek idatzitako konposizio guztietan, “Es Bot”-en dardaratsu, “Agrio de limón”-en gomutatzaile, “Galeon”-en eta “Los tres mulatos de esmeraldas”-en garden agertzen dira taldekideek jaso dituzten eragin desberdinak. Oreka bikainean doa lana Del Valen zuzendaritzapean, jazz garaikidearen eta 70 hamarraldikoaren zenbait ukituz, kolorez jantzia “Azur” eta “Simple” piezatan, “Big Nick”-en laukoaren birtuosismoaz harro, eta “Gota d’Agua” delikatuan Brasilen miresle, ahotsa eransten zaion konposizio bakarra berau, Carme Canela abeslari kataluniarraren partaidetza bikainarekin.

 

 Itzulbidaia beste zerumuga batzuetan bizi ondoko itzuleraz mintzo zaigu. Haize egokiaren eta aldeko korrontearen bila oihalak hedatu zituen artista dugu Gonzalo del Val. Sormenaren ahalak ikertzera joan zen, ezezaguna genuena kartografiatuz, eta itzulitakoan aldaketara alderatzeko erronka hartu zuen bere gain.