Musika zintzoa, ausarta, ederra eta inspiratzailea

19 abendua, 2022

Proiektu hau, ibilbide
anitz eta luzeko hiru jazz musikari eta Hutsun
txalapartarien arteko kolaborazioan sustraitzen da. Jazz hirukotea Javier López Laso akordeoian, Marcelo Escrich kontrabaxuan eta Juanma
Urriza

baterian osatzen dute. Javier, egungo akordeoi jole garrantzitsuenetako bat
dela esan daiteke, eta azken urteetan jazz estilora eta inprobisaziora hurbildu
den heinean artista sorta zabal eta anitz batekin aritu izan da elkarlanean.
Haien artean Vincent Thomas, Iñaki Askunce, Alberto Arteta, Jorge Pardo, Mikel,
David Johnstone edota Catalín Bucataru ditugu. Bestalde Madrileko Canal de
Isabel II-ko Fundazioa saria irabazi du bere New Mod Trio taldearekin.  Marcelo Argentinan jaio zen eta bertan gitarra
klasikoko ikasketak burutu ere, handik Nafarrora etorrita, Alexander
Mickolazyw  irakaslearekin Kontserbatorio
nagusiko jazz goi gradua eskuratu zuen. Tango soinuak biziki eta sakonki landu
izan ditu Trio Volpe taldearekin eta Miguel Angel Remiro Cuarteto, Caco
Santolaya, Jorge Berges edo Miguel Salvador moduko artisten grabaketetan parte
hartu du. Egun Barañaingo Luis Morondo udal eskolako Big Band taldearen
zuzendaria da.  Dani bere aldetik
Nafarroako Kontserbatorio Goreneko lizentziatua da eta Robin Eubanks, Masa
Kamaguchi edota Bruce Saunders moduko ospe internazionaleko artistekin jo izan
du eta estilo anitzeko proiektuetan parte hartzen du ere, haien artean Tracción,
Broken Brothers Brass Band, Animal Blues eta Prehistoric Mermaid direlarik.
Azkenik Hutsun Tcalaparta Taldea 2011an sortu zen eta Mikel Urrutia eta Anai
Gambra
k osatzen dute. 2013an Iruñea inguruko udaletxeek antolatutako
“Certamen de Música” ekitaldiaren irabazle izan ziren “Txalaparta Hutsa” lanari
esker eta eskolatan kontzertu didaktikoak ematen dituzte, ikerketa eta arte
sormenaren hedapenaren bila beti.

Agian Hutsun + JEL
Trio
proiektuaren eskaintza ez da horren ezustekoa eta oldarkorra izango
entzule askorentzat. Ohituta bait gaude era guztietako esperimentu tekniko
bitxi, hutsal eta aspergarriak edonon aurkitzera. “Artze”-ren emaitzak dira
hemen ezustekoak eta hunkitzen gaituztenak, eta hori da benetako balioa duena.
Musika zintzoa, ausarta, ederra eta guztiz inspiratzailea gordetzen da disko
honetan zure belarrien zain.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com