Standards Session

10.00 

Standards Session” dotorea, Victor Antón gitarra joleak zuzendutako laukote bikainari esker. Bere
alboan Pablo Gutierrez Calvo pianojolea dugu. Taldea
osatzeko Daniel Garcia Bruno bateria jole madrildar nekaezina aukeratu
dute eta
azkenik, Francisco López “Loque”-ren kontrabaxua.

Standard doinuak eta itxura estandarreko musika, bai,
baina hats berri batez amaitu ezineko zerumuga batez hitzegiten digun musika
ederra ere. Jazz purua!

 

Victor Antonek Jazz musika modu ezin sakon eta
garbiagoz maite eta lentzen du. Musikari, irakasle eta jazz sustraien
arakatzaile nekaezin honek standard doinuak mireste ditu bereziki. Jatorrian
Broadway-ko antzezlan musikalentzako egindako doinuak izan arren, haien
edertasun hilezkorrari esker, dagoeneko sailkapen guztiak gainditu dituzte
doinu horiek, hain zuzen ere. Hamarkaden zehar hamaika ber interpretazioetan
beti fresko mantendu baitira. Egun, altxor zabal horretatik kantu bat edo beste
aukeratzea eta bertsio berritzaile egin nahi izatea gehiegizko atrebentzia, edo
are gehiago, estilo errepikatze hutsal eta antzua dirudi. Baina 5 musikari
handi hauek era honetako begirunez, maitasunez eta konplizitateaz eta bata
besteari entzun eta swing erritmo kutsagarriaren goxotasunean jolasteko gogoz
aritzen direnean magia beti azaltzen da. Abestiak estreinako entzunaldien
erresonantzia berezi berberaz ailegatzen dira gure belarrietara.  

 

 

Disc Type: CD
Publication date: 2022/03/14
Related Products by Artist
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com