Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nirek Mokar & His Boogie Messengers

Nirek Mokar & His Boogie Messengers

2023/02/15

Irria ezpainetan smartphonea eskuan. Eguzkitako zuriak, kamiseta, blujinak, zapatilak. Horrelakoak ditugu bere adineko gazteak. Hau berezia da ordea, talentu hutsa, gaur baden etorkizun handia.

Nirek Mokar izena hogei urte dituen paristar adur onekoak: boogie-woogie handi guztiak entzun eta jotzen ikusi ahal izan zituen aitak lan egiten zuen Paris Boogie Speakeasy aretoan. Blues, swing eta rock&rollaz maitemindurik, pianoa bere kabuz ikasteari ekin zion egunero eskolako lanak amaitutakoan.

Bere heldutasun harrigarriak eta bere swing bikainak berehala bihurtu zuten Paris osoko boogie zaletuen interpreterik gogokoena. Hamahiru urteko zela grabatu zuen lehen diskoa, eta musikari zaildu zaharrak liluratu zituen. Ordutik hona boogie-woogiearen mirari frantses hau erakutsi, lagundu eta babesten dute.

Hilaren 25ean, larunbatarekin ERMUAn izango da laukotean Jazz-Blues zirkuituan.

Ikuskizuna hasita abiada bizian datoz abestiak, jazzaren swing estandarra rock & roll eta boogie-woogie erritmoekin konbinatuz. 

Taula gainean: Nirek Mokar pianoa, Iker Piris gitarra, Martí Elias bateria, Freddy Muñoz baxua

Guztiz gomendagarria kontzertua, batez ere dantzazaleei!