Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dado beltzak jaurtitzen

Dado beltzak jaurtitzen

2022/09/13

 Juanma Monterok (The 44 Dealers, Special 20) ahots nagusian eta gitarran, Luis Fuentek (El Increíble Pájaro Metálico, Fran T), gitarretan, baxuan eta koruan, Jose Funkok (Aurora and the Betrayers, Speak Low) gitarran, baxuan eta koruetan eta Antonio Álvarez Paxek baterian (La Vacazul, Tres mil hombres, Los reyes del KO) osatzen dute Rollin’ Black Dice taldea. Ezagutza eta eskarmentu handiko lau musikari, hainbat hamarkadatan Ipar Amerikaren erroetan oinarritu musikan zailduak.   Lehen diskoak argia ikusi du

Juanma Monteroren ideietan oinarritutako proiektu baten funtsak ezartzen dituen Rollin’ Black Dice diskoa Luis Fuentek eta José Funkok Xixongo Lujosa estudioetan grabatu, bateratu eta ekoiztu dute, eta Avileseko Acme  estudioetan masterizatu Miguel Herrerok, gainerako taldekideen ezinbesteko laguntzarekin. Musikaren eta testuen arteko oreka perfektua gordez, konplexurik gabeko eta amerikar musikaren ikonografia zabalak eman dezakeen identitate propio baten bilaketan sakontzen duten abesti bilduma bikaina lortuz.

Rollin’ the Dice instrumental sutsuak blues kutsu nabarmena du,  baina Moonshaker-ek, aurrerapen gisa aukeratutako lehen singleak, R&B elektrikoenean murgilduko gaitu. Taldeak Little Feat edo Faces ekartzen dizkigu akordura Singing Hallelujah-ak, eta hirurogeita hamarreko urtealdiko folk-rockaren esparruetan dabil Timeless Time, Julian Maesoren lankidetzarekin hammond organoaz eta Van Morrison inefablearen Astral Weeks bezalako ekoizpenen ozentasunaz. Bluesa da gidari disko osoan, baina Raven’s Call boogie-an ageri zaigu argien, hamabi konpasen larrerik gordin eta primitiboenera eramaten gaituela. Christian Chiloe bateriajolearen laguntzarekin eta Luis Fuenteren sinadurarekin, Muddy Road instrumentala basamortuko paisaietan laketzen zaigu, JJ Caleren espiritua gogoan eta Dylaniar The Waiting-en atari gisa, berriro ere Julian Maesok hammond organoan emandako lankidetzarekin. Bildumaren azken buruan Sweet Little Nothing daukagu,  Marc Bolani egindako keinuz josia eta Stonestarren eragina aitortuz.

Inon den arriskurik handiena, hautatutako bidetik abiatu eta hartatik aldendu gabe jarraitzea omen da. Rollin’Black Dice makina zehatz bat bezala doa bere bidean, abesti ederrez betea, harrigarrizko soinuz eta nortasunez, jakinik, ondorioak ondorio, plazer hutsagatik egingo dutela dadoek pirringalaka, konplexu barik, etiketa barik, baina, batez ere, arriskurik gabe ez dagoela ohorerik jakinda.