Albisteak
MIKEL URDANGARIN BERE LAN BERRIA AURKEZTEN HASTEKO GERTU
Hilaren 3an Mikel Urdangarin ek bere bosgarren diskoa aurkeztuko du Bilbon. Folk akustikoaren ildotik segitu arren, Zornotzako kantariak bere alderdirik urbanoena erakusten digu oraingo honetan.
SALGAI DAGO BIDE ERTZEAN-EN DISKOA
Bide Ertzean pop taldeak bere disko berria aurkeztuko du datozen asteetan Euskal Herriko hiru hiriburutan: Bilbo (Irailak 26) Iruña (Urriak 2) eta Baiona (Urriak 9).
TAPIA ETA LETURIA ZUZENEAN
Aurreko asteburuan Tapia eta Leturia laukoteak zuzeneko diskoa grabatu zuten Nafarroako Azkarate herrian. Diskoa Ruper Ordorikak produzitu du eta azaroan kalean izango da.
IGOR ARZUAGAK bukatu berri du estreineko diskoa
Laudioko konpositore eta musikari gazteak prest dauka jadanik bere lehen diskoa izango dena. "Argi izpi bat" darama izenburua eta besteak beste Javi Cepeda, DANBA taldeko gitarrajotzailea izandakoak hartu du parte.
KOKEIN:aire berriak rockerako
Partaide gazteak izanik eskarmentu handikoak dira musika munduan, Luther, Kukka edo/ta Kafha moduko taldeetan aritutakoak.
MIKEL URDANGARINen disko berria
Kantari bizkaitarra bere laugarren disko luzea grabatzen ari da Gipuzkoako IZ estudioan Mikel Fernandez teknikariaren kolaborazioarekin.
BIDE ERTZEAN taldeak bosgarren partaidea oraingoan
BIDE ERTZEAN talde gipuzkoarrak aberastua dakar oraingoan bere soinua.
MAITE OUT da grabatzen ari den disko berriaren izenburua eta bertan hainbat taldetan trebatutako JOSERRA SENPERENA (Duncan Dhu, Mikel Erentxun) teklistak hartuko du parte.