Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Blues musikari baten heldutasuna

Blues musikari baten heldutasuna

 Gitarrajole, abeslari, konpositorea eta The Romanticos taldeko liderra dugu Iker Piris. Blues, R'n'B eta funkez jositako lanetara ohitu gaitu zoragarri burutu eta ekoiztutako diskoetan, genero horietaz daukan ezagutza ez ezik gitarra jotzen daukan trebezia erakutsiz. Egonezina, nekagaitza, hainbat eta hainbat artistarekin kolaboratu izan du, musikaririk aktiboenetako bat bihurtu da bere generoan.  Solo (Bakarrik) diskoa kaleratu berri du:  Gizon bat eta bere gitarra blues jotzen.  Gauzen oinarrietarainoko itzulia, blues musikariaren arketipoa birsortuz. Bakarrik. 

Gehiago irakurri

Bilaketa etengabea

Bilaketa etengabea

 Solo Album volumen II hondorik ez duen gogamen batek egiten duen  bilaketaren kapituluetako bat da, birtuosismoz betea, arriskuari inoiz ihes egiten ez diona, eraikia desmuntatzen duena berriro eraikitzeko eta izan zenari zentzu berria emateko. Chema Saiz gitarrista bakana da, aurreiritzirik edo etiketarik gabekoa, konposizio bakoitzean hizkera bat asmatzen duen sortzailea ausarta, dardara eragilea sentitzen duen eta sentitu nahi duen edonorentzat. Egun, estatuko jazzaren ahotsik berezienetakoetan daukate askok. 

Gehiago irakurri

Berumuga 2020

Berumuga 2020

Urtero bezala, Bergarako (Gipuzkoa) udalak rocka, bluesa, jazza eta musika beltzaren kolorea duen ziklo musikala antolatu du.  Ohikoak ez diren musika estiloak programatzea da helburua, kalitatea ardatz. Kontzertu guztiak doanekoak  eta gaueko 22:00etan dira. Uztaileko ostiraletan.  Segurtasun neurriak zainduta eta jarleku kopurua neurtuz.   Hauek programatutakoak:

Uztailak 03  TITO RAMIREZ COMBO   Boogaloo – Latin -Soul

Uztailak 10  THE BO DEREK´S    Old School R´n´R

Uztailak 17 julio   ANAUT     Blues-Funk-Soul

Uztailak 24 julio  MICE (Miren Narbaiza group)   Kantagintza-pop-rock

Gehiago irakurri

La Rural Blues Band

La Rural Blues Band

 

Soinua eta lanketa bikainak izanik, disko dibertigarria eta aldi berean lotsagabea da hein berean, hango Bluesa da hemen gertuko landako ikonografiarekin birsortua. La Rural Blues Band ez da soilik Blues banda bat. Segur aski banda bakarra izango da bere abestien bitartez musika mota honen jatorriaz geroztik betiere presente egon den espiritu zital, ironiko eta umorez bete hori birsortzen. Azken diskoa Autoblues. Etxean ere egon dira kantuak egiten. Ikusi:

Gehiago irakurri

Bluesa eta Nortasuna

Bluesa eta Nortasuna

Agerikoak dira proiektu jator eta esklusiboa dela adierazten duten arrastoak. StarBlues taldearen kasuan, bere hizkuntzan abestutako abesti horiek eta Bluesaren galbahetik iragazitako kalitate handiko proiektu bat iraunarazteko duten gaitasuna ditugu aztarna horiek, guztiz proiektu bereizgarria eta originala eskaintzen baitigu taldearen bigarren diskoak. Hitz Gatibuak   Ikus klipa: Zure Jabe

 

 

Gehiago irakurri

Euskal eszenako outsider bat

Euskal eszenako outsider bat

Gutxiengoa dira ibilbide luze baten ostean sekula disko bera egin dutenik esan dezaketen musikariak. Igor Arzuaga da horietako bat.   Hori beharbada inoiz baino agerikoagoa da Menditik jaitsi ginen diskoan, zeinean aurreko lanetako hainbat kantu berriz grabatu dituen musikari arabarrak instrumentazio ezberdin batekin janzteko. Lehen aldiz, hirukote formatura jo du Arzuagak, jazz hirukote formatu klasikora hain zuzen —pianoa, bateria eta kontrabaxua, tarteka teklatuak ere bai—, eta horretarako Hasier Oleaga (bateria)) eta Victor Gomezen (kontrabaxua) laguntza ezinbestekoa izan du.

 

 

Gehiago irakurri

Benetan diotsuegu

Benetan diotsuegu

Hitzak, ahotsak eta haurrentzako ipuinak soilik, ez da beste ezer hemen. Anomalia bat dirudi katalogoko hainbat argitalpen “heldu” eta “konplexuen” instrumentu aniztasun eta teknika erakuste bikainen aurrean. Funtsean, euskal tradiziotik eta literaturatik datozen hitz jokoak, ipuinak, kantuak eta olerki bildumaren elkarketa bat da.  Haurrek entzun eta errepikatzeko pentsatua dago. Baina aldiberean helduei luzatzen diguten gonbitea ere. Ahots eta gorputz osoz jokora eman eta hitzak dastatu, edan eta ukitu ahal izateko. Gozamen osoa. Ez ezazue aukera galdu.  Azalerako ipuinak

Gehiago irakurri

Zizurkil XVIII Blues  BERTAN BEHERA

Zizurkil XVIII Blues BERTAN BEHERA

Aurreko ediziotan izandako arrakastaren bidetik larunbatean, martxoak 14an, Gipuzkoako ZIZURKIL herrian, bertako ostalari batzuen lankidetzarekin XVIII. BLUES GAUA egingo da. Blues musikaren jaialdi honetan herriko (aurten) hiru tabernetan  musika beltzaren moldeen hotsak  entzuteko parada izango da jatorri desberdinetatik sortutako taldeekin. Bakoitzak bere onena eskainiz. Eguerdian donostiar talde beterano batekin bermuta eta gauean ohiko tokietan saioak.  Azken kontzertuaren ondoren eta gorputzak iraun arte blues, soul eta rockanroll musika jarriko duen DJ saioa izango da. Sarrera doan

Entzun Mojo Hand


Gehiago irakurri

Deutschland Tour

Deutschland Tour

Bere hasieratik Marco Martinez gitarra jotzaile asturiarraren ibilbideak ez du etenik izan, seriotasuna, konpromisoa, musikan aurrerapausoak egiteko grina eta, jazzaren esparruan eta bereziki jazz gitarraren eremuan, bere ideia musikalak adierazteko berariazko lurraldea bilatzeko kezka izan ditu ardatz. Hirukotean grabatu zuen Trio bere lehen diskoa eta martxoan Alemaniatik egingo du hamabost eguneko bira. 

Gehiago irakurri

Inprobisazioaren artea, errepikaezina

Inprobisazioaren artea, errepikaezina

Gitarrista, abeslari eta musikagile, urteen joanean Jazz eta Bluesarekin lotutako ezin konta ahala proiektutan parte hartu eta lehen bakarkako lana argitaratu eta gero, eszenako musikari original eta interesgarrienetako bat bihurtu da Jaby Sánchez, etengabe ari da inprobisazioaren lurraldea esploratzen eta Jazz garaikidea deritzon korronteetan barrena ibiltzen oso ikuspegi pertsonal batez. Hainbat proiektutan Sanchezen ohiko kolaboratzaile izanik, Marta Mansilla flautista ibilbide luzea egina da Jazzaren eta Flamenkoaren lurraldeetan. Elkarrekin grabatu eta kaleratu dute "Acuarela de paso" diskoa. Baldintzarik gabe entzuteko musika.

Gehiago irakurri

Sustraidun jazz zirraragarria

Sustraidun jazz zirraragarria

Osagaiak ohikoak eta ustez aski ezagunak direnean, emaitzak ere ohikoak izango direla aurresateko eta pentsatzeko joera dugu. Eta sarritan hala bada ere, osagai horiek Ander Garcia bezalako artista ausart, tematsu eta argi baten eskuetan erortzen direnean ezustekoa galanta izan daiteke. AmaHiru izenpean aurkezten duen lan berri hau horixe bera baita, ezusteko eder eta benetan zirraragarria. Bertan,  Anderren alderdi ikertzaile eta agian abentura zaleena azaltzen zaigu. Hots, Jorge Castañedaren pianoa eta Mikel Urretagoienaren bateriarekin osatzen duen Hirukoaren lan benetan aparta.

 

 

Gehiago irakurri

Rock laukote bilakaturik

Rock laukote bilakaturik

Edu Zelaieta idazleak eta Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariek sortu zuen Mugaldekoak, Zelaietaren izenburu bereko poesia liburuko olerkiei musika jartzeko. Gerora beste poeta batzuen testuak ere musikatu ditu (Joan Margarit, Wislawa Szymborska, Margarita Robleda, Nazim Hikmet…), atzerriko abeslarien kantuak ekarri ditu euskarara (Johnny Cash, leonard Cohen, Vashty Bunyan, Bob Dylan) kantu propioak sortu ditu, eta nolabaiteko disko trilogia bat osatu du Gaztelupe Hotsak zigiluarekin: Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan (2006), Begiak lekuko (2012) eta Galdemoduen trilogia (2017). Lan horiek aurkezteko hainbat emanaldi eskaini ditu Mugaldekoak urteotan, gehiebat formatu akustiko eta bilduan, Edu Zelaietaren poema irakuketak eta abestien interpretazioa uztartuz. Orain dela urtebete Mattin Arbelaitz bateria jotzailea batu zen taldera eta Xavi Perez ‘Bull’ baxu jotzailearen ekarpenarekin zuzenekoetako rock soinuaren aldeko apustua egitea erabaki zuten.

Gehiago irakurri

Blues Hotsak 2019

Blues Hotsak 2019

 

Urte batzuk ezer antolatu gabe pasa ondoren berriro martxan jarri dira Soraluzen musika beltzaren inguruko kontzertuak antolatzen jazza, bluesa eta musika beltza ezagutarazi eta gozatzeko asmoz. Lehengo moduan. Hiru egunetan hiru kontzertu: Shirley Davis  Soul estiloko europar diva berritzat hartua dena, The Allnighters Gasteizko blues talde beteranoa  zazpikote bihurtuta eta Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola euskal  kantagintza eta bluesa uztartuz.

Gehiago irakurri

Anfetamiña eta Bowie

Anfetamiña eta Bowie

Xabier Montoia ren Anfetamiña (Susa, 1983)   poema liburuari musika jartzeko sortutako proiektua da Muga. Musikari beteranoek osatutakoa, 6Nemen9, Aterkings, Cancer Moon, Los Clavos, El Inquilino Comunista, Gringo, Arana moduko taldeetan ibilitakoak. Egitasmoan J.A. Areta Goñi “Juxe” argazkilariak ere hartzen du parte. Taldearen lehen diskoak zortzi abesti biltzen ditu, ildo ezberdinetakoak: badira rock alternatiboko aleak, eragin velvetiarrak dituztenak, une pop zaleak eta pasarte anbientalak. Halaber, Fermin Muguruzak ahotsa jarri dio liburuko poema ezagunenari, “Batzuentzat”, zeinean berarentzat historia David Bowiek ilea moztu zuen egunean hasi zela zioen Montoiak. 

Gehiago irakurri

Origami: ordainsaria bermatuta

Origami: ordainsaria bermatuta

 

Origami baten antzera, material hauskorrez, egitura sendo eta konplexuz eta guztiz ulertu ezin dezakegun edertasun koloretsu eta delikatu baten jabe da disko honetako musika. Nekez aurkituko dugu Joaquin Chacon-ek konposatutako kantu bilduma zoragarri honetara eta haien inguruan, Joaquin bera gitarjole moduan, Pablo Gutierrez piano eta organoan eta Daniel Garcia Bruno baterian osatzen duten oinarrizko hirukoteak Chris Kase-ren Flugelhorn pintzelkada sotil eta askeen laguntzaz landu dituzten interpretazioentzako izenburu aproposagorik.  Egunotan zuzenean Madrilgo Cafe Central-en. Entzun:

 

Gehiago irakurri

KIM LENZ: zorioneko heldutasuna

KIM LENZ: zorioneko heldutasuna

 Hogeigarren mendeko rockabillyak hogeita batgarren mendeko emakumearekin egin du topo.

EIBAR Portalea kluba urriak 13, igandea

Rodeoa egiten zuen amarekin eta Wolfman Jack-en zale amorratua zen aitarekin, laurogeita hamargarren hamarkadaren erdialdeaz geroztik rockabilly-aren erregina izan den Kim Lenzek gaztetandik ikasi zituen musika onari buruzkoak Los Angelesen. Janis Martin, Wanda Jackson, Faron Young eta Johnny Horton-en abesti zaharren grabazioak entzuten hazi zen Kim.

Gaur egun rockabillya egiten dutenen artean nabarmendutako pertsonaia izanik, orain arte Lenzek guztiz txalokatuak izan diren diskoak egin ditu Hightone edo Riley Records bezalako disko etxe ospetsuentzat, eta kritika beroak jaso ditu Estatu Batuetan eta Europan barrena egindako biretan. Rolling Stone aldizkariaren edizio iparramerikarrak hauxe esan du hari buruz “Elvis emakumea izan balitz, ziurrenik Kim Lenzen antzera abestuko luke.” Baina Kim rockabillyaren aitzindariengandik hurbilago egon da beti. Berak konposatu eta ekoitzi du ia errepertorio osoa, sustrai amerikarreko musikaren alorrean ezagutza handiak dituela erakutsiz. Horrela, argitaratu berri duen Slowly Speeding bere bosgarren albumak bluesera eta countryra ere hurbiltzen gaitu, baina rockabillya ahantzi gabe, harengatik generoko emakume artista hoberenaren saria eman baitzion 2015ean The Ameripolitan Music Awards-ek.


 

 

 

Gehiago irakurri

The Godfathers berriz gurean zuzenean

The Godfathers berriz gurean zuzenean

THE GODFATHERS Londresko taldeak berritu bat hartu du, baina buruzagi dauzka oraindik Peter Coyne frotmana, bandaren sortzailea, akitzen ez den zelula sortzailea.  Orain material berriarekin datoz eta “This Is War” bira honetan erakusten digute zer-nolako makina musikal indartsua diren zuzenean. Bergaran (Gipuzkoa) kontzertuan (urriak 5) disko berriko kantuekin batera betiko klasikoak errepasatuko dituzte. Hauek dira oholtzan:  Billy Duncanson, bateria (Heavy Drapes ohia), Wayne Vermaak, gitarra (The Great St. Louis ohia), Peter Coyne kantuan (The Godfathers founder member, The Sid Presley Experience ohia), Jon Priestley, baxuan (The Damned ohia), Richie Simpson, gitarra (Heavy Drapes ohia).

Gehiago irakurri

Behar bizia

Behar bizia

Alberto Arteta saxojole nafar gazteak ederki ulertu du jazzaren muina zein den, hain biziki maite dugun musika honen magia berezia non eta nola sortzen den, eta sentsibilitate berezi horri bere trebezia eta fintasuna gehitzen zaizkionean, “Behar Bizia” izeneko disko berri hau bezain liluragarriak dira emaitzak. 

Albertorekin batera, Alejandro Mingot , Kike Arza eta Dani Lizarragak osatzen duten laukote eta Chris Kase-ren tronpetak han eta hemen egiten dituen agerpenen arteko elkarrizketa, elkarbanatzea eta komunikazioa bere aberastasun osoan hausnartu ahal izateko.

 

Gehiago irakurri

Tonky de la Peña gitarra jotzaile eta abeslaria Paul San Martin pianistarekin batera

Tonky de la Peña gitarra jotzaile eta abeslaria Paul San Martin pianistarekin batera

Blues  zaleen artean nahiko ezagunak dira bi musikari beterano hauek.  Madriladarrak 

Tonky, Blues Band talde mitikoaren sortzaile eta buruak berrogei urte daramatza bluesa egiten eta donostiarrak

ongi ezagutzen du musika beltza orokorrean eta bereziki Bluesa, eta musika tradizio hori sakon ikasi, ikertu eta landu du. Elkartu egin dira biak eta Nafarroan, Donostian eta Elgetako herrian arituko dira. Azken kontzertu hau egiteko, Gipuzkoako herrizkan Goibeko Kultura Elkartea eta Ozkarbi jarri dira elkarlanean. Asmoa da formatu txikiko hainbat kontzertu egitea. Batzuetan izango dira Euskal Herrian biran dabiltzanak, gehienetan Euskal Herrikoak bertakoak, eta beti kalitatea zainduz. Frogatu nahi izan dugu ordutegi berezi hau ere, beste herri batzuetan funtzionatu duela ikusita.  Marianito kontzertuak deitzen dizkiete

Gehiago irakurri

Since 1993

Since 1993

Egiazko musikarentzat ez dago lasterbiderik. Kalitatea eta koherentzia dira hogeita bost urteko ibilbidean zehar irauteko sekretu bakarrak, gaur egun oso gutxirena den estilo batean, Jazza halaxe baita.  Laurogeita hamargarren urteetatik Bartzelonan bizi dira, Bilbo jaioterrian bertako Goi Mailako Musika Kontserbatoriotik igaro ondoren. Juan de Diegoren (tronpeta) eta Víctor de Diegoren (saxoa) karrerak batera zein bakarka izan dira, batera De Diego Brothers gisa, eta bakarka bakoitza bere proiektu pertsonalak aurrera eramanez eta erreferentziako musikari askorekin lan eginez. Formazioak 25 urte bete dituela Since 1993 izeneko diskoa kaleratu berri dute.                                                                                                                                 

 

Gehiago irakurri