Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Barruko begia

Barruko begia

THE INWARD EYE  Emmet Crowley gitarrajole britaniarrak konposatua da, eta  Euskal Herriko jazz munduan erreferentziakoa dugun Ander Garcia kontrabaxuarekin interpretatua. Jazz garaikidearen ohiko bideetatik haratago doan lana dugu The Inward Eye, etiketa errazetatik ihesi. 

Gehiago irakurri

Marco Martinez eta NOI

Marco Martinez eta NOI

 

NOI jazzetik jaio da, eta Pat Metheny dotorenearen aztarna dauka, baina entzunaldi bakoitzean handiagoa eta zabalagoa da, berau inspiratzen duten irudiekin bat egiten du, era berean irudi berriak sortu eta iradokiz, eta era horretan Marco Martinez, eta solik Marco Martinez-en obra bat da. Ez dago beste izenik jartzerik, edo beste edozein jar daiteke ere. Mundu oso bat eratzen du. Betirako gozatzeko disko bat.

Gehiago irakurri

Josh Hoyer & Soul Colossal

Josh Hoyer & Soul Colossal

 

Josh Hoyerrek sortu zuen Soul Colossal Lincoln blues 2012an,  Nebraska hori ospetsuan. Bost kideko talde saritu honek badu sona oneko musikaririk generoan: Hoyerrekin batera (teklatuak/ahotsa), Blake DeForest (tronpeta), Mike Keeling (baxua), Benjamin Kushner (gitarra) eta Harrison ElDorado (bateria). Stax, Motown, Muscle Shoals, New Orleans, Filadelfia eta San Franciscoko soinuetan inspiratuta, taldeak behin eta berriz zeharkatzen ditu muga musikalak hala estiloan nola garaian. Eta emankizun guztietan  batzen ditu indarrak helburu jakin batekin: jendeak bere eguneroko arazoak une batez ahaztea dantzan. Euskal Herriko birari Bergaran ekingo diote eta honekin bukatuko da Berumuga musika zikloa. Blues, Soul, eta Funk beroa zuzenean.

Gehiago irakurri

Hamar Urte Geroago

Hamar Urte Geroago

Miguel Salvadorrek mendiei eskaini die disko berria, haien edertasun mugaezin eta lasaiari eta haien arrokek izkutatzen duten  milurteko jakinduriari. Altxor errepikaezin, pertsonal eta bakana igoera eta pasio bakoitzean eta beti eskuragarri, eskaini nahi diogun ahalegin eta denboraren truke, besterik gabe. Inoiz asetzen ez gaituzten berritasun itxuroso eta azkarren artean alde egiten digun denbora preziatu hori hain zuzen ere. Zalantzarik gabe, mendien antzekoa da Miguel Salvadorren musikaren portaera, egunero zeruertzean ikusten dugun eta dagoeneko gure atentzioa deitzen ez duen mendi eder bat bezalaxe, hara azkeneko aldiz noiz igo ginen ezin gogoraturik.  Kasu honetan gainera, Jonathan Hurtado (piano), Marcelo Escrich (kontrabaxu) eta Gorka Iraundegi (bateria) moduko kide fin eta apartak dituela.

Aurtengo Gasteizko jazzaldian arrakastatsu aritu dira laurok.

Gehiago irakurri

ZINTZILIK

ZINTZILIK

Familia guztiarentzako musika ikuskizuna

Gero eta emakume gehiago dira frontwoman eta jazz musikari trebeak. Soraluzen ere.

Gehiago irakurri

Aldapeko Basque Latin Jazz

Aldapeko Basque Latin Jazz

Euskal doinu herrikoiak son, runba, cha-cha-cha edota bolero erritmoz eta jazz janzkeraz aurkeztuak. Laburrean eta funtsean, hori da “Iri barrenetik” eskaintzen duen nahasketa bitxia. Baina atentzioa eta kuriositatea pizteko aitzakia hutsa dela pentsatu aurretik, doinu kutsakorrez betetako bilduma fin honi merezi duen entzunaldia ematea komeni da. Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen lehen emaitza.

Gehiago irakurri

Irakaslerik onena errepidea

Irakaslerik onena errepidea

Bilbon sortutako talde honek —Mario Gomezek (ahotsa eta gitarrak), Carlos Jover-ek (harmonika eta ahotsa), Jorge Gomezek (bateria) eta Fabian Akarregi (kontrabaxua)—  hamar urte luze daramatza lanean errespetuz eta koherentziaz, 2014an taldearen izen bereko lana argitaratu zutenetik. Lehen agermen hartan baserri blues klasikoen bilduma bikaina egin bazuten, 2017ko Jump and Shout-ekin Chicagoko bluesetik, West Coastetik edo Jump Bluesetik jo zuen, aurreko lanen zorroztasunean eta abesti originalez osaturiko diskoa izatearen balio erantsiarekin. The Blues Morning Singers adibide paradigmatikoa da: eskolarik onena oinez doan bidea dute, eta irakaslerik onena errepidea, beti. Horren adibide Winding Road taldearen azken emaitza.

Gehiago irakurri

Abesti intimo eta indartsuak

Abesti intimo eta indartsuak

Gorka Gaztanbide  musikariaren ibilbidea luzeeta oparoa izan arren, beti egon izan da pittin bat ezkutuan. Bere aztarna bilatzea ez da erraza, hainbat grabaketa ezberdinetan sakabanatuta baitago. Broken Brothers Brass Bandaren partaidetza da bere ezagunena, baina Adrian Royo Trio, Ennio Pinillos Quintet, Javier Garayalde y los Sultanes del Swing eta beste hainbat ekimenetan aurki daiteke bere ekarpen fina, bigarren plano batetan beti. Baina ez oraingo honetan. Kontzertu eta grabaketa haietan ikasi eta landutako ñabardura ederrenak gordetzen aritu izan balitz bezala, gero grabaketa eta kontzertu guzi horien atsedenetan, ezkutuan, haietaz baliatuz bere abestiak osatzen eta moldatzen eta entseiatzen aritu da, mimoz, poliki, emeki, goxo eta arreta osoaz. Eta hauek argitaratzeko Txikizio Kuadrila osatu du.  

 

 

 

Gehiago irakurri

Barrenak sutan eskatzen ez badizu, ez egin

Barrenak sutan eskatzen ez badizu, ez egin

Egonezina, eklektikoa, ahots indartsuak eta eszenaratze leherkor batez lagundua, hainbat proiektutan hartu du parte Virginia Fernandezek urteetan zehar, Jardin Infierno, Toro y la Niña del Frenesí, Doctor Deseo... eta  J.O.E., Bonzos, Mamba Beats, Virginia eta Los Machines bezalako taldeetan ibili da. Eibarren jaiotako abeslari eta konpositore honen kurrikulum oparoa oso estilo eta genero ezberdinez osatua da. Azken lana, kantu eta ideia bilduma izan behar zuena, Seda ederrean gauzatu da. Virginia Fernandez bera ahotsean, Mikel Caballero baxuan (Gatibu), Felix Landa gitarran (Extremoduro), Galder Creo baterian (Penadas), Pit Flanagan (Rubia, Garbayo) eta Martin Guevara (Capsula) gitarra-jotzaileak ez ezik Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea ere ondoan eduki du zuzeneko emanaldietan. The Belly.  

Gehiago irakurri

Barruak sutan eskatzen ez badizu, ez egin

Barruak sutan eskatzen ez badizu, ez egin

 SEDA. Egonezina, eklektikoa, ahots indartsuak eta eszenaratze leherkor batez lagundua, hainbat proiektutan hartu du parte Virginia Fernandezek urteetan zehar, Jardin Infierno, Toro y la Niña del Frenesí, Doctor Deseo... eta  J.O.E., Bonzos, Mamba Beats, Cherry Boopers, Virginia eta Los Machines bezalako taldeetan ibili da. Eibarren jaiotako abeslari eta konpositore honen kurrikulum oparoa oso estilo eta genero ezberdinez osatua da. Azken lana, kantu eta ideia bilduma izan behar zuena, Seda ederrean gauzatu da. Virginia Fernandez bera ahotsean, Mikel Caballero baxuan (Gatibu), Felix Landa gitarran (Extremoduro), Galder Creo baterian (Penadas), Pit Flanagan (Rubia, Garbayo) eta Martin Guevara (Capsula) gitarra-jotzaileak ez ezik Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea ere ondoan eduki du zuzeneko emanaldietan. The Belly da estreineko diskoa. 

Gehiago irakurri

Begin da hasiera. Ez galdu arrastoa…

Begin da hasiera. Ez galdu arrastoa…

 Begin da Irati Bilbao bizi den espazioa, bere begian hartu ahal izan dituen une magiko eta errepikaezinen multzo bat, nota artean dagoen misterioa argitzeko gonbidapena: benetako jazz abeslariek bakarrik trenka lezaketena.

Xuxurlaka, isilpean eta itxuraz lotsati hasten da disko hau, giro-musika atsegin moduan, arreta gehiegi deitu nahi ez balu bezala. Baina konturatzerako zeure zentzu guziak gatibu hartzen ditu. Azalean ahots-jazz klasiko eta pop ukituen arteko uztarketa atsegin bat baino ez iruditu arren, berehala eta ñabardura bitxiak han eta hemen azaltzen hasten diren neurrian egiten ari zaren edozein gauza alde batera utzi eta aurkikuntza joko liluragarri horretara ematera baino beste erremediorik ez duzu. Erabat azaldu ezinezkoa den magia berezi batez josita dagoela ohartzerako mirari txiki honen atzean nor dagoen galdetuko diozu zeure buruari, oso noizean behin ematen diren ekimen baten aurrean sentitzen bait zara ordurako.

 

 

Gehiago irakurri

Beldurrik gabeko musika

Beldurrik gabeko musika

 Juanma Dominguez, kontrabaxulariak, Aitor Bravo bateria joleak eta Jorge Fernandez pianistak banda izugarri gazte bat osatzen dute. Ondare historikoaren ezagutza eta errespetu osoz, baina inoiz ez haren gatibu eta beti ere usadio, forma eta hizkuntza ezberdinen arteko elkarrizketa askeari emanak. Taldearen jardunean ez da zaila Bill Evans Trioren klasizismoaren oihartzunak, “duende” flamenkoari egindako keinuak edo era guztietako pintzelkada folklorikoak aurkitzea, baina, horren gainean, konposizioek espazio garden zabal bat eskaintzen diote musikari, aire purua bete betean arnastu eta itsas brisa gozo batek fereka dezan. Soinu bakoitzaz kristalezko argitasunez gozatzeko aukera paregabe horretan, ezerezetik sortu eta itsas lerroan desagertu arte entzuteko parada ederra daukagu. Diskoari dagokion denbora eta arreta eskaintzea, belarri abenturazaleentzako opari bilakatzen da. Irudiak du izenburua No-Land Trio 

Gehiago irakurri

Ez dago rock-and-rollik jarrerarik gabe.

Ez dago rock-and-rollik jarrerarik gabe.

 Bateriak eta gitarra bik osatzen dute King Kong Blues hirukotea. Berrehun kontzertutik gora eman dituzte Frantzian, Holandan, Espainian, Portugalen, Euskal Herrian... Fleshtones, Meteors, Black Diamond Heavies, Wampas, Wampas eta beste hainbat talderen atariko gisa jardun dute.

 Rock-bluesaren barruan ongi kokatuta, estiloan Robert Johnsonengandik Jon Spencerrengana dabiltza, blues akustikotik hasita rock&roll basatieneraino. Bordelen bizi diren hiru musikari frantsesek osatzen dute  taldea eta ¡Bam Bam! da euren bigarren diskoa. 

Gehiago irakurri

Barrenak sutan eskatzen ez badizu, ez egin

Barrenak sutan eskatzen ez badizu, ez egin

 Egonezina, eklektikoa, ahots indartsuak eta eszenaratze leherkor batez lagundua, hainbat proiektutan hartu du parte Virginia Fernandezek urteetan zehar, Jardin Infierno, Toro y la Niña del Frenesí, Doctor Deseo... eta  J.O.E., Bonzos, Mamba Beats, Virginia eta Los Machines bezalako taldeetan ibili da. Eibarren jaiotako abeslari eta konpositore honen kurrikulum oparoa oso estilo eta genero ezberdinez osatua da. Azken lana, kantu eta ideia bilduma izan behar zuena, Seda ederrean gauzatu da. Virginia Fernandez bera ahotsean, Mikel Caballero baxuan (Gatibu), Felix Landa gitarran (Extremoduro), Galder Creo baterian (Penadas), Pit Flanagan (Rubia, Garbayo) eta Martin Guevara (Capsula) gitarra-jotzaileak ez ezik Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea ere ondoan eduki du zuzeneko emanaldietan.

Gehiago irakurri

Bluesaren bidea ezagutu eta ibili

Bluesaren bidea ezagutu eta ibili

 Orain hamar urte Bilbon sortua, Blues Morning Singers taldeak Mississippiren eta Chicagoren erroetatik hasi zuen blueserako bidaia. Taldeak konposizio zaina berritu du 2021era begira, material freskoarekin. Eta erronka horren barruan dauzkagu Mario Gomez (ahotsa eta gitarra), Carlos Jover (harmonika eta ahotsa), Fabian Akarregi (kontrabaxua). Abesti berriei forma emateko Jorge Gomez (bateria) Javier Alzola (saxofoia) eta Alberto Trigueros (teklatua) izan dituzte lagun. Gaztelupeko Hotsak diskoetxean argitaratuko dute lan hau EP formatuan.

 Confusion Woman bideoaren bitartez hasi da hedatzen diskoaren aurrerapena. Soinutegi berri osoan bezala, hainbat baliabiderekin konbinatzen dituzte musikariok bluesaren erroak, generoari estutu bat gehituz. Entzun besterik ez dago, adibidez, baxu boteretsu horiek. Ingelesezko letraz, musikaren bidez gauzak, istorioak, sentsazioak eta pentsamenduak adierazteko gogotan datoz. Leialtasunez eta zorroztasunez. 

Gehiago irakurri

Herri musika jazzez jantzita

Herri musika jazzez jantzita

Euskal kantugintzako hainbat klasiko jazz giroetara moldatzen ditu Haizea Martiartu, Markinako saxo jotzaile gazteak. Folketik Jazz Ensemblera izenburua eman dio bere omenaldi disko zoragarri honi. Kantu klasiko eta sinbolikoak bere konposizioekin nahastuz beste 9 musikari gazteen laguntza izan du bilduma dotore hau atondu ahal izateko.     Abangoardia, tradizioa, herrikoia, unibertsala, jazz kosmiko edo zortziko xumea… ahaztu ditzagun etiketak. Haizea Martiarturen magia, hitz batetan.

Gehiago irakurri

Blues Hotsak

Blues Hotsak

Ez dira musikarako garai onenak (aspaldikoa) baina aurrera egin beharra dago  kultura zabaltzen  eta sortzaileak babesten. Bide horretatik,   iaz hasitako Blues Hotsak  zikloaren bigarren edizioari ekingo diogu aurten azaroan.  Segurtasun neurriak zainduz eta entzulegoaren aforoa mugatuta.

Oraingoan gainera, hemengo eta hango blues onena emakumearen tratu txarren kontrako borrokarekin bat eginez programazio sendoa osatu dugu Soraluzen (Gipuzkoa). (Sarrerak aurretik salgai)

Gehiago irakurri

Izaki elektrikoak

Izaki elektrikoak

Inoizko zuhurren jokatu behar dugu bizitzen ari garen egoera larrian, eta, beraz, osasun arauen barruan antolatutako baldintzetan helarazi nahi ditugu herri kulturaren era guztiak. Zuzeneko musikaren esperientzia berriro bizi ahal izatea, adibidez, emanaldiak esparru  egokitan gozatuz.

  Seres Electricos aurkeztuko du Capsulak: bidaia onirikoan murgiltzera gonbidatzen gaitu, erretasun elektriko batean. 

Gehiago irakurri

Anfetamiñaren Mugak

Anfetamiñaren Mugak

MUGA proiektua Xabier Montoiaren Anfetamiña liburutik abiatzen da. Berez, disziplina anitzeko ikuskizuna da. Poesia, musika eta ikus-entzunezkoak batzen dituen ekinaldi artistikoa, hain zuzen. Anfetamiña izan zen Xabier Montoiaren lehen poema liburua eta Alberto Gonzalez musikariak (Aterkings, Uler 600 edo 6nemen9 banden partaidea) kanta bihurtu. Horrez gain, proiektua burutzeko Iñigo Romera (Cancer Moon, El Inquilino Comunista…), Iñigo Eguillor (Gringo, Trampas…) eta Itziar Beristain (taldearen ahotsa) batu ditu.

J.A. Goñi Areta Juxe argazkilaria izan da  proiekzioen irudien egilea. Rock melodia berriak, ia berrogei urte dituzten poementzat. Hemen historia David Bowiek ilea moztu zuen egunean hasten da. Ostegunean zuzenean Bilbon Loraldia jaialdian  Hi(zki)bridoak  zikloaren barruan.  

Gehiago irakurri

Bluesa zurekin Crusher

Bluesa zurekin Crusher

 

Guitar Crusher (benetako izena Sidney Selby) 82. urtearen hondarretan iritsi zen Berlinera Nick Katzmanekin batean, eta orduko Mendebaldeko Berlinen Cottonwood kluba inauguratu zuen. Garai hartan leku orotan aditzen zen “The Midnite Rockers” taldeko aitzindari Guitar Crusherren ahots nahasi ezina. Europara karrera berri bati ekiteko asmoz etorri bazen ere, Crusherrek luze gabe ohartu zen inguru berri honetan ere liskarrak eta gatazkak gertatzen zirela taldeetako kideen artean.

Berlinen harreman hestua izan zuen urteetan Adrian Costa gitarristarekin eta Marcos Coll armonika jotzailearekin. Los Reyes del KO taldearen Hot Tin Roof diskoan parte hartu zuen eta  ondoren bere grabazio mitikoen Blast From The Past bilduma argitaratu zuen. 

Berriki, 89. urte zituela hil da. Bluesa zurekin!!

Gehiago irakurri