Hemen zaude: Hasiera Albisteak 20. Zizurkil Blues

20. Zizurkil Blues

2023/01/22

Zizurkilgo  BLUES GAUA 20. ediziora heldu da.  Aurreko bi urteetan –hala beharrez- kanpoan egin badira ere aurten bere jatorrizko formatura bueltatzen da, hau da, tabernetara. Urte guzti hauetan zehar Udalak antolatu eta mantendu nahi izan du gaur egun erreferentea bihurtu den Blues zaleen artean

Horrela, aurrekoetan izandako arrakastaren bidetik otsailaren lehen asteburuan musika beltzaren moldeen hotsak  entzuteko parada izango da Espainia, Galiza.  Catalunya eta Euskal Herriko musikariekin. Era akustikoan eta elektrikoan. Bakoitzak bere onena eskainiz.

Bertako ostalari eta zaletu batzuen lankidetzarekin, jakina. Beti bezala sarrera doan.

otsailak 04 febrero

 

Johnny Bigstone& Sweet Marta

 

Johnny Big Stonek eta Sweet Martak blues amerikar musika tradizionaleko bikote akustikoa osatzen dute. XIX. mendearen amaierara eramaten gaituzte, eta esklabo afroamerikarren abestiak aurkeztuz, beraien izaera malenkoniatsuagatik bereizten direnak, arazo sozial eta pertsonalei buruzko letrekin.

Blues klasikoko bikote akustikoa dugu, generoaren maisu handien bertsioak egiten dituzte Bartzelonako bi musikari katalan hauek: Johnny Big Stone (Johnny Pedraza, ahotsa eta gitarra), T-Bone Walker eta West Coast estiloaren eragina duen instrumentista trebea, eta Sweet Marta (Marta Suñé, ahotsa eta harmonika) harmonizista handia, Junior Wells bezalako bluesmanen teknikaren jarraitzailea. Delta blues, Piedmont blues eta Old Time countrya bezalako estilo ezberdinetako erritmo eta doinuez blai daude bere abestiak.

------------------------------------------

Itziar Yagüe Blues 4et

“Hamar edo hamabi urtez Madrilgo lokalen zirkuituan ibili naiz, beti musika afroamerikarrari lotua. Niretzat, soula, funka, jazza ez dira konpartimentu itxiak, denek dute bluesa jatorri. Nire musikari laren une batean, konposizio propioak idazteko gogoak aginduta, horixe sortu zen, blues femenino klasikoa. Letrek garrantzi handia dute, une honetan bluesa abesten duen emakume gisa daukadan posizioa islatzen dutelako”. (Itziar Yagüe)

…….

Blues, rock & blues, soul eta gospel ikuskizunak ekarriko ditu Zizurkilera Itziar Yagüe blueswoman gasteiztarrak. Dagoeneko estatuko eremu handi batean ibilia da, jaialdi eta areto ospetsuetan, eta arrakasta handia jaso du publiko eta kritikaren aldetik.

Genero horietan estatuko ahots garrantzitsuenen artean kokatu zuen bere lehen EP goraipatuaren ondoren, (Delicious, (2020), artista honek  bigarren diskoko kantu berriak aurkeztuko ditu orain,  Girl like me (2023), luxuzko banda batez inguratua: Dani Dominguez baterian, Fran Serrano kontrabaxuan eta Paul San Martin pianoan. Madrilgo Estudio Uno ospetsuan grabatua da.

Disko berri honetan nabarmenak ditugu Greg Izor texastar musikariaren ekoizpen bikaina eta taldearen izugarria nabarmentzen dira, biak ala biak Victoria Spivey, Bessie Smith, Alberta Hunter edo Dinah Washington bezalako artista ospetsuen oinordekoa den Itziar Yagüeren jaiduraren eta talentuaren  zerbitzura emanak. Ahotsaren bereziak eta oholtzako portaeraren bere-bereak  hunkigarrizko ikus-entzunezkoa osatzen dute, eta arrasto sakona uzten.

“Itziar Yagüeren zuzenekoa ikuskizun bikaina da. Bere ahots zoragarriari antzerkiaren eta musikaltasunaren ezagutza gehitzen zaio jokalekuan, gozamena, dibertsioa eta dantza bermatuz. Bere klasearen eta estiloaren erakusketa honi musikari handien talde bat gehitzen badiogu, ziurtatua dago gauaren ederra”. (Alejandro Sanz Fraile, A Kind of Light)

“Itziarren handitasun musikala nabarmenago egiten du taldearen elkarketa zehatzak”.

(Miguel López, Dirty Rock Magazine)

Guztiz gomendagarria zuzeneko hau: benetakoa, zirraragarria eta eramailea; sentimena, indarra eta feelinga ibaika. (Alberto Ruiz, Ruta 66)

Adrián Costa

Dantzarako egin zituzten Adrian Costaren zapatak. Milaka kilometro zapalduak dira bluesa eta musika afroamerikarra eskainiz.

 Compostelan jaiotako abeslari eta gitarrista (1979), penintsulako bluesaren ordezkari baloratuenetako bat dugu Adrian Costa. Jaioterrian hasi zen 13 urte zituela, The Red Blues Band taldearekin. Madrilera joan zen bizitzera 1999an, Marcos Coll harmonizistarekin batera Tonky Blues Band taldeko kide izateko. Talde horrekin mailarik goreneko artistekin kolaboratzeko aukera izan zuen: Buddy Miles (Jimi Hendrix Band of Gypsys) eta Mick Taylor (The Rolling Stones).   Urte batzuk geroago, Marcosek eta Adrianek talde berri bat sortzea erabaki zuten, Los Reyes del K.O. izenekoa.

Berlinen egonaldi luzea egin ondoren, San Frantziskoko badiara jo zuen Adrianek. Bertan, Adrian Costa Blues Persuasion banda osatu eta lan egiten hasi zen Billy Boy Arnold, Jackie Payne, Kenny «Blues Boss» Wayne, Mark Hummel, Chris Burns eta Earl Thomas artistekin kolaboratuz. Blues, Funk eta Soul dira musikari honen ezaugarri bereizgarrienetako nagusiak, baina bere latindar sustraiak eransteari uko egin gabe.

Bere zuzenekoetan zein bere abestietan, gitarra sutsu batekin eta soulez beteriko ahots batekin, New Orleanseko kale-musikarienganako eta amerikar musikako pertsonaia handienganako darion  miresmena antzematen da (Fats Domino, Lowell Fulson edo Johnny Guitar Watson).

Beti irribarretsu, erabateko artista kezkatua, zuzeneko suntsitzailea eta blues eklektikoaren tradizio distiratsuenaren oinordekoa, konplexurik gabea, mila kutsu, lurrin eta eraginetakoa Adrian Costa.  Merezi du dantzarako zapatak janztea.

--------------------------------------

Julián Maeso

Hammond organoaren maisua da Julian Maeso. Ibilbide luzeko musikaria, azken urteetan ospe handia lortutakoa. Bere errepertorioan agerian geratzen da egilearen musika ezagutza entziklopedikoa. Musika beltza  barneratuta izanik,  handik abiatuta 70eko hamarkadako blues musikara hurbiltzen da. Kantuetan blues-rock, country, funk eta jazz doinuak entzun ditzakegu, betiere bere ahots sendoa nabarmentzen delarik. Halaber, Traffic, Leon Rusell, The Faces, Derek & the Dominoes eta Delaney & Bonnie, Humble Pie, Black Crowes edota Tedeschi & Trucks moduko taldeen musika maite dutenentzat.

Espainiar musika agertokietan zaildua da The Blackbirds, The Sunday Drivers, Speaklow, The Sweet Vandals eta Aurora & The Betrayers bezalako taldeekin, eta musikari gisa M-Clan eta Quique Gonzálezek eskainitako biretan ibilia da. Eta zaildua da baita nazioarteko agertokietan ere, besteak beste Ken Stringfellow eta Taylor McFerrin artistekin eta The New Master Sounds taldearekin jotzeaz gain, Jakob Dylan, Paul Weller, The James Taylor Quartet, Lee Fields & The Sugarman 3, Osaka Monaurail, Maceo Parker eta Neneh Cherry bezalako artisten emanaldietan jardun izan baitu sarrera gisa. Julián Maeso beti egon da artista handiek inguratuta, beti zuzeneko emanaldi gogoangarriak eskaintzeko xedearekin.