Albisteak
Rainbow Tapes
Donostiako oholtzan ohikoak dira Alberto Bosch (baxua) eta Txenan Calvo (gitarra), elkarrekin ibili izan dira Los Patos, Blues Stop eta Lau Behi bezalako proiektu eta kolaborazioetan, Mikel Azpiroz teklatu jolearekin batera azken hontan. 2020an, Iñigo Elena "Helen" The Amendois taldekoa (ahotsa eta letrak) eta Adrián Viñas Luma taldekoa hau (bateria), hurbildu zitzaizkienean jaio zen Motelas. Espazio ezin hobea esperientzia handiko lau musikariek bat egiteko eragin komunak garatuz. Eragin horiek jadanik nabarmenak ziren 2021eko taldearen lehen lanean. Aitor Carrasquedoren estudio higikorrean zuzenean grabatua berriro ere, Rainbow Tapes-ek aurreko lanaren ezaugarri organiko eta estilistikoak partekatzen ditu. Taldea trebeziaz mugitzen da musika amerikarraren arragoan. Blues rock klasikoa, pop doinuetatik, psikodelia aireetatik, 70eko hamarkadako taldeen zantzuak barne.
Zimelezina
Gure grina musikalak egituratzen eta elikatzen dituen eta hainbeste maite dugun jazz horren bultzada liluragarria bezain markaezina, zimelezina eta iraganezina. Une errepikaezinaren edertasun iheskorraz liluratuta etengabeko bilaketa bultzatzen eta astintzen duen hori, gutxien espero denean orduan eta ederragoa bilakatzen dena. Debozioz, saiatuki, jakinduriaz eta talentu izugarriz, Javier López Jasok urte asko daramatza bide horretan murgilduta, lare hauetatik entzun dezakegun jazz onenaren benetako perlak bere pausoan utziz. Sarritan Mario Escrichekin kolaboratuz, baita disko berri honetan ere, elkarrekin grabatu eta argitaratu dituzte gure eszenan funtsezkoak diren zenbait lan, hala nola “Aporía” edota “Pagoda” disko puska bikainak.
Proposamen berri batekin dator orain gure Javier. Marcelo Escrich, Mikel Andueza eta Dani Lizarraga bezalako musikari eta lagun handiez inguratuta bidaia bat bezala planteatzen digu bera. Javier beraren kantu originalekin batera, euskal tradizioaren erritmo eta melodien egokitzapen bikain eta sofistikatuak eta mitologia kutsuko kantu herrikoiak aurki ditzakegu bertan. Zimelezin
Grina eta talentua
Paul San Martin pianojole eta abeslari ezagunak sortu zuen The Fake Cousins, eta bere ibilbide aberatsak hainbat proiektu eta musikarirekin kolaboratzera eraman du urtez urte (Stay Blues, Mingo Balaguer, Velma Powell, Itziar Yagüe, etab.). Bost disko dauzka editatuat bere izenean, eta gaur egun musika plazako figura garrantzizkotzat daukagu denok blues pianoaren barruan. Jon Aira gazte talentuduna bihurtu da gitarrajole gisa Mojo Hand desagertuekin eta lehen mailako hainbat artistarekin egindako lanari esker (Iker Piris, Noa & The Hell Drinkers…). Javier Shaf San Martin bateriajolea diziplina anitzeko artista dugu, Donostiako musika munduan ongi ezaguna (The Chicken Farmers, The Belates…). Berak lotzen du taldearen soka, plazaratzea sendotu ez ezik beren aurreneko lana musten digun musika-arkeologia ariketa zorrotzean murgilduz, emaitza ezin hobean.
The Fake Cousins ek lehen pausoa egin du, The Set-Up du izena eta ustekabez, jakin beharreko sekretuz eta dastatzeko aukeraz betetako lana da. Letra larriz idazten den Blues disko bat, bide luze eta oparoa iragartzen duena, Blues izeneko betiereko musika hori maitatzeko grina eta talentua dutenek soilik eskuratzen ahal digutena.