Vous êtes ici : Accueil TRAVELLIN´BROTHERS & JUNIOR WATSON BAND zuzenean

TRAVELLIN´BROTHERS & JUNIOR WATSON BAND zuzenean

19/06/2009

Blues kontzertu berezi hau Leioan izango da igandean. Jaien egitarauaren barruan joko dute EEBBetatik espreski etorrita Junior Watson gitarrajotzaile eta kantaria bere taldearekin eta Travellin Brothers bertako taldea Red, Hot, Blue hirugarren diskoa aurkezten. Leioako jaiak. 20:00

Ia hogeita hamar urteko eskarmentuarekin, musikari jantziaren egoera iritsi du Junior Watsonek bluesaren esparruan. Egun bere taldeko buru agertzen zaigu, baina curriculum oparoa du. 1997an The Mighty Flyers taldea fundatu zuen Rod Piazzarekin batean, eta hainbat disko grabatu zituen; ondoren urteak emango zituen Canned Heatekin batera jotzen. Zuzenean, Lynwood Slim, Big Mama Thorton, George Smith, Jimmy Rogers, Shakey Jake, Luther Tucker, Charlie Musselwhite, Kim Wilson eta William Clark bezalako blues maisuekin aritutako da.

Bidaiaren kontzeptua arras garrantzitsua da Travellin Brothers blues talde bizkaitarrarentzat. Bidaia fisikoa atsegin dute, ez baitira alferrik batetik bestera ezin konta ahala alditan mugitu, bluesman tradizio zaharrari jarraituz, errepidea bere egin dute, eta han-hemenka erakutsi odolean borborka duten bluesa. Baina bidaia musikala ere garrantzitsua izan ohi. Eta, akaso, helmuga finkorik ez, baina mugarriak egon ohi dira bidaia horretan, eta Red, Hot, Blue euren hirugarren diskoa mugarri izan liteke. Heldutasunaren mugarria

Evénements
10/02/2012 21:00 R.S.Faktor
10/02/2012 22:00 The Reverendos
11/02/2012 22:00 Jose Luis Pardo and the Mojo Workers
11/02/2012 22:00 Moondogs Blues Party
15/02/2012 20:30 The Rockin´Johnny Band
17/02/2012 20:00 Andoni Arcilla Group
Plus…