Trio

10.00 

Iragan urrunean elkar ezagutu
genuenez geroztik ez du etenik izan MARCO MARTÍNEZen ibilbideak, seriotasuna,
konpromisoa, musikan aurrerapausoak egiteko grina eta, jazzaren esparruan eta
bereziki jazz gitarraren eremuan, bere ideia musikalak adierazteko berariazko
lurraldea bilatzeko kezka izan ditu ardatz. 

Ildo horretatik, egilearen
proposamen honek musika molde honetan horren beharrezkoak diren tradizioaren
eta hizkuntzaren elementuak eta gaur egungo jazz estetiketatik gertuago dauden
alderdi abangoardistagoak uztartzen ditu. 

Hamaika gaik osatzen dute lan
diskografiko hau, originalak dira haietatik hamar gehi tradizio peto-petoko
standard bat. 

Marcok ongi asko jakin du hitzaldi
homogeneo bat sortzen,kontzeptuei dagokienez koherentea eta biribila da
errepertorio osoa, eta hori ere talde lanaren emaitza da, hirukoteak soinu
sendoa eta ongi mihiztatuta eskaintzen du, segur aski sarri askotan jardun
duelako zuzeneko emanaldietan, eta taldekideek aukera izan dutelako elkar
ulertzeko eta askatasunez eta zehazki jarduteko formazio konplexu batean baina
aldi berean aukera anitz eta asko eskaintzen dituenean. 

Ahots tinbre anitzak kolorea eta
egurats aldaketak eskaintzen ditu, oso eskertzekoak gisa honetako formazioan. 

Oso era burutsuan uztatzen ditu
jazzaren soinu klasikoak (PASEAREMOS BAJO LA LLUVIA, LOS LUNES AL SOL…),
saturazio eta efektuez beteriko gaiak (FULERO HOT, BLUES FOR JESSE,..) eta
gitarra akustikoa protagonista den doinuak, soinu garbiekin eta gardenekin (POR
SU SONRISA, SILVIA). 

Era berean, bete-betean asmatu
dute tempoak eta erritmo motak eta azpibanaketak aukeratzeko eta horien
hurrenkera erabakitzeko garaian, izan ere, erraz eta arreta handiz entzuten da
CDa hasi eta buka. 

Oso-oso lan duina da, guztiz
gomendagarria, segur aski beste askoren preludioa, eta Marcori aukera emango
diote horiek musikaren esparruan hazten eta soinu unibertso honetan bere
esplorazioak egiten jarraitzeko. CD hauxe du ibilbide horretan abiapuntu.

(Joaquín Chacón)

Disc Type: CD
Publication date: 2018/12/10
Related Products by Artist
Add to cart
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com