Menditik jaitsi ginen

6.00 

Menditik jaitsi ginen diskoan aurreko lanetako hainbat kantu
berriz grabatu ditu Igor Arzuaga musikari arabarrak instrumentazio ezberdin batekin janzteko.
Lehen aldiz, hirukote formatura jo du Arzuagak, jazz hirukote formatu klasikora
hain zuzen —pianoa, bateria eta kontrabaxua, tarteka teklatuak ere bai—, eta
horretarako Hasier Oleaga (bateria))
eta Victor Gomezen (kontrabaxua)
laguntza ezinbestekoa izan du. Aurreko diskoetatik zazpi kantu berreskuratu
ditu Arzuaga: “Paris”, “Edurretan” eta “Jota” Argi izpi bat diskotik (2002) hartu ditu; “Suge ilunak” eta
“Gorbeia”, Smog (2004) diskotik; “Ilargi
gorria” Unibertsoa gu diskoan agertu
zen (2008); eta Luis Vilekin ondutako Mara
mara
diskotik (2011), “Nire aberria” erreskatatu du. Alde horretatik,
Arzuagaren ibilbidearen zati bat laburbiltzen duen bilduma gisa uler daiteke Menditik jaitsi ginen baina disko berri
baten entitatea eta pisua du aldi berean. Izan ere, kasu gehienetan jatorrizko
interpretazioa gainditzen du bertsio berriak, urteekin Arzuagak musikari eta
abeslari gisa izan duen garapenaren seinale. Heldutasun artistikoaren  froga ditugu hiru konposizio berriak ere:
“Arin arin”, piano hutsezko “Amaiera” eta Arzuagaren alderdirik heterodoxoena
erakusten digun “Mehatzariena”.

Diskoaren izenburuak eta azalak iradokitzen dutenez, herri musika tradizionalaren
melodiak eta erritmoak hizkuntza musikal urbano batera eraman ditu Arzuagak.
“Arin arin”, “Mehatzariena” edota “Jota” bezalako konposizioetan antzeman
daiteke bereziki musika herrikoiarekiko gertutasun hori. Beste batzuetan,
abestien pop izaerari eusten dio jantzi akustiko baten barruan (“Suge ilunak”),
baina gehienetan Arzuagaren konposizioetako unibertso musikal besterezina
gailentzen da (“Edurretan”, “Nire aberria”, “Paris”, “Gorbeia”).

Disc Type: CD
Publication date: 2020/03/05
Related Products by Artist
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com