Galerak

15.00 

Maiatzean 12 urte beteko dira Oihana Alkorta (Orio, 1977-Getaria, 2007) auto
istripu batean hil zenetik. Nerabezarotik artearekiko kezka erakutsi zuen
Alkortak, eta bereziki musikaren eta poesiaren arloetara bideratu zuen sormena.
Benito Lertxundiren Hitaz oroit eta Auhen sinfonikoa diskoetan entzun
daiteke haren ahotsa, eta bere kantu bat 2004. urtean Orio eta Zarautzen
egindako Kilometroak-en aldeko disko kolektiboan jasota dago.

Disko hunkigarri honen abiapuntua, Alkortak berak zendu baino bi urte
lehenago Alex Tellori emandako poema batean dago. Olerkia ematearekin batera proposamen
bat egin zion Alkortak bere lagunari: poemari segida ematea, idatzi berriak
sortuz. Horixe egin zuen Tellok hurrengo urteetan, eta 2015ean erabaki zuen
testu haiek musikatzea. Horretarako, etorkizun handiko bi pianista gazterengana
jo zuen, Ignacio Arakistain eta Lucia Arzallusengana, eta hauek langintza
berriari ekin zioten: Telloren hitzekin abestiak sortzeari. Ondoren, kantuak
grabatzeko musikari eta abeslari ugari gonbidatu zituzten, horietako batzuk oso
ezagunak eta bestetzuk ez hainbeste, baina denak lagunak. Batzuek abestu egin
dute diskoan —Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel, Labrit Zabala, Jon Gurrutxaga
edota Xabi San Sebastian, kasu— eta beste batzuek kantu propioak sortu dituzte
proiekturako —Couple, Bihozkada eta Natali taldeak—. Azkenik, Xabier Sagasta
marrazkilaria bi urtez lanean aritu da diskoa eta DVDa biltzen dituen diseinu
zoragarria osatzeko. Ekimen xume gisa hasi zena, maila eta ekarpen handiko kultur
egitasmo zabal bilakatu da.

Disc Type: CD/DVD
Publication date: 2019/05/10
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com