Burbuja

10.00 

 Burbuja lana osatzen duten bederatzi gaietan harrigarria da konposizioen arteko koherentzia, bop, blues edo jazz modernoaren literaturak berezkoak izan ala ez. Alaba Claudiari opa dio diskoa eta artistaren bizitzaren une jakin baten argazki soinuduna eskaintzen du. Bertan, tempoaren zentzu pausatuak, sentiberatasuna, Sorterriarekiko lotura… John Coltraneren interpretazio bikainari dei egiten dio, mundu honetan edertasuna ere badagoela agerian utzirik.

Aipamen berezia merezi du Burbuja lan honetako akonpainamenduak, izen hori behar ez lukeenak, bertan ari diren musikariak era berean protagonista bihurtzen baitira. Alejandro Mingoten gitarra friselliarraren aurrean bigarren hariari egiten dio dei tenorrak, oraingoan Jorge Abadíasen gitarra methenyarrari, eta bion soinu-ezaugarriek aberastu egiten dute disko osoa biltzen duen jazz lasai eta barnekoia. Azkenik, Xan Camposen pianoa, Luisa Britoren kontrabaxua eta Iago Fernándezen bateria eskuzabal ari dira mundu guztia etxean balitz bezala sentitzeko eta …. bilkura honetako erritmo egokien harira norberaren goiburuak eskatzeko.

Entzun : Patxiblues

Disc Type: CD
Publication date: 2013/04/10
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com