Bestiarium-CD

10.00 

Bestiarium. Horixe du goiburu etengabeko hazte horretan kapitulu
berri honek. Dozena bat bala blindatu. Bilakaeraren beste erakustaldi bat
erreferenteak galdu gabe. Fidagarritasun irakasgai bikaina: ustekabeko faktorea
aspaldi gainditu eta bazter utzi ostean, eurekin batean ingurune ukitu gabeak
ezagutzeko gonbita egiten digute. Aurreratutako singleak, “Siren’s
Lips” eta “Cry with you” denbora erdiko gai hipnotizagarria
biltzen zituenak, agerian uzten zuen zer zuten buruan. Behin diskoa osorik eta
hainbat aldiz entzunda ez dago zalantza izpirik bat ere: lortu dute. Lortu dute
estudioan zuzeneko kutsuarekin ibilbide luzeko gaiak konposatzea eta
erregistratzea (“Biform”, “Dead Summer” eta “Flaming Waves”), azeleragailua
zapaltzea gurpilak sutan jarri arte (“Sphinx”) eta lemari tinko eustea eta
beren ADNa islatzea beste gai batzuetan (“Magnets” eta “Dry your Mind”). Eta
beren urratsak aspaldidanik eurek bideratzen dituztela ezkutatzen ez duten
arren, keinu bat egiten diete beren gidariei. “Around” gaian
Bowienganantz egiten dute, ezin gutxiago izan zitekeen. Eta Lords of the New Church
talde gogoangarriaren “Russian Roulette” gaiaren bertsio
estratosferikoak Stiv Bators azpian harrapatu zuen taxi gidaria betikoz
madarikatzera eramaten gaitu. Coni eta Martin, Martin eta Coni bateria
berriarekin.

Disc Type: CD
Publication date: 2019/03/22
Related Products by Artist
Add to cart
SUBLIME
14.00 
Add to cart
Capsula
10.00 
Add to cart
Add to cart
YUDOKA
14.00 
Add to cart
Add to cart
Add to cart
CAPSULA
14.00 
Add to cart
Yudoka
10.00 
Add to cart
Sublime
10.00 
Add to cart
Out of Stock
Add to cart
Add to cart
Santa Rosa
10.00 
Add to cart
Add to cart
Bestiarium
14.00 
Out of Stock
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com