Marmokak eta itsas izarrak

8.00 

Sasoi Ilunak
taldeko kide ohiak Marmokak eta itsas
izarrak
dakarkigu orain, bi kantuz osaturiko binilozko singlea, baina berau
egiteko arrazoiak ez du zerikusirik B aldeko kantuen patu makurrarekin —ez dira
Zerbait ari da gertatzen, hor
(Gaztelupeko Hotsak, 2016) diskotik kanpo geratutako abestiak— eta bai ordea
musika entzuteko ohiturek azken urteetan izan duten aldaketarekin. Azken aldian
galdera bat buruan bueltaka izan du Murugarrenek: ba al du zentzurik gaur egun
10-12 abestiz osaturiko diskoak argitaratzeak, horrelako lanak osorik entzuteko
ohitura galdu eta joera nagusia plataforma digitaletan eskura ditugun milaka
abestien artean ale solteak dastatzea denean? Gogoeta horrek eraman du
Murugarren kantuak aleka argitaratzeko erabakia hartzera, eta bidenabar ekarri
du Lokatzetan Play binilozko single bildumaren sorrera. Murugarrenek eman dio
hasiera sailari, eta datozen hilabeteetan osatuz joango da beste musikari
batzuen ekarpenekin. Binilo bakoitzak kode bat eramango du, kantuak formatu
digitalean jaisteko.

Disc Type: CD
Publication date: 2018/04/20
Related Products by Artist
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com