Experience

5.00 

Experience izenekoa artisautza lana da (Arzuaga bera arduratu da, jasotako musika formazio klasikoaz baliatuz, tresna guztiak jotzeaz: gitarra, akordeoia, pianoa, sintetizadoreak, organoa, baxua…), eta pop kantu sorta bat biltzen du. Agerian uzten du herri musikaren estilo ugari bereganatzeko eta bere kantuetan barneratzeko Arzuagaren abilezia, baina aniztasun horrek ez ditu egilearen berezko nortasun eta ahotsa estaltzen edo urardotzen, alderantziz, esan genezake nabarmendu egiten duela haren izaera heterodoxoa euskal musika eszenaren barruan.

 

Bederatzi kantu hauetan hip hop pintzelkadak (Mundu grisa), soul-funk giroak (Ni ez naiz preso), ska-reggae melodia batetik abiatuta pasodoble batera iristen diren bideak (Zure eskutik zintzilik), aire latinoak (Ez dator inor bisitan) eta moldaketa zainduak dituzten pieza instrumentalak (Instrumentala) aurkituko ditugu, osotasunari koherentzia handia ematen dion gorputz musikal batean integraturik. Eta horrez gain, kutsu autobiografikoa duten letrak, ironikoak, ilunak, gordinak eta zuzenak, zeinetan maitasunari, bakardadeari, drogei edota askatasunari buruz mintzo da Arzuaga.

 

Disc Type: CD
Publication date: 2013/10/10
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com