You are here: Home Shop Bam, Bam

Bam, Bam

December 2020
CD
10
saskira_gehituBuy

Bam Bam.
 Berezkoa duten amorrua bide, King Kong Blues funtsezko printzipioen aldarria da, primitiboa kasik. Surfa eta punka erabiltzen dituzte Muddy Watersen "Got my mojo working" klasiko zaharra birsortzeko, rock-and-roll klasikoenak "Les Filles" limurkoia berregiten duen aldi berean. Albumari izena ematen dion “Bam Bam” lisergikoak hiri-giroa dakar, eta "Gato Negro", berriz, protesta sozialetik eta politikoki polita ez denetik dabil gaztelaniaz, erreferentzia argiak eginez euskal-erdal rockari. "La Machine"k bluesen bidea hartzen du slide guitar eta rockaren sonoritateari esker, ez ordea kritika sozialik gabe. Rock-and-roll zitala “Raymond” ironikoarentzat, eta Bo Didley eta Joe Strummerren erdibidean "Rumble in the Jungle" zingiratsua. Alexek proiektatzen duen ahotsa taldearen espirituaren tresna integratzaile gisa ageri da. "Trahison Man" alderdi ilunera hurbiltzen da Feelgood doktorearen hurbileko oroitzapenekin, punk klabean. Ziztu bizian doa "Frankie" pindartsu eta zorrotza. Ingeleseean abiztuz "We are Nothing" apokalipsiara doa, Shuffle Punk oroit, ZZ Topen bereztasunarekin. Mezu existentzial argia duen "Attends"en crescendoak erabateko rock-and-rollez  ematen dio lanari amaiera, punk jarrera ukaezinarekin baina blues musikaren presentziarekin.
 Suhar, garratz, hezikaitz, subertsibo... Rock-and-rolla posetik edo topikotik haratago izenda lezaketen kalifikatzaileak: Bam Bam hau deskribatzen eta aditzera ematen duten hitz konplizeak. King Kong Blues taldearen lana, bere bandera nagusia, jarrera da. Ez baitago rock-and-rollik jarrerarik gabe.