VICTOR DE DIEGO GROUP

5 urtarrila, 2005


Victor, duela hamasei urte Kataluniako hiriburuan bizi da eta bere musikaren inguruan osatu den VICTOR DE DIEGO GROUP taldea honako musikari hauek osatzen dute:

VICTOR DE DIEGO saxoak
JOAN DIAZ pianoa
CURRO GALVEZ kontrabaxua
MARC AYZA bateria

Oraindik ametsetan izanburupean, bilbotarraren bakarkako diskogintzako laugarrena izango da. Bertan, saxojotzaileak berak konposatutako abestiak jasotzen dira eta martxoaren hasieran jarriko da salgai dendetan.

Victor de Diegoren musika ibilbidea 1984an hasi zen Pork Pie Hat eta Infussion taldeetan. Konbo hauekin sari ugari eskuratu zituen Donostia, Getxo, Mallorca eta Eivissako jaialdietan. Halaber, bakarlaririk onenaren saria jaso zuen 1986ko Donostiako Jazzaldian. Ordutik grabazio eta zuzenekoetan lehen mailako musikariekin kolaboratu izan du eta talde ugarietako partaide ere bada : Pirineos Jazz Orchestra, Taller de Musics, Javier Colina Combo, Carles Benavent, Iñaki Salvador, Ramon Díaz, Big Band Bellaterra, David mengual Monkiana…

Diskoa ERRABAL zigilupean argitaratzen da
gaztelupeko hotsaken eskutik


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com