Vous êtes ici : Accueil Nouvelles MAMASSITA PRO ostiralean Bergarako Espoloian

MAMASSITA PRO ostiralean Bergarako Espoloian

09/06/2009

Emakumeen urtearen karietara, sortutako taldea da MAMASSITA PRO. Molde guztietako emakumeen kezkak, sentimenduak eta buruhausteak islatzea du xede. Musika beltzetik abiatuz jazz, pop eta rock eremu zabalera zabaltzen dira. Tina Turner edo Nina Simone kantariengandik hasita  Sting, Orishas, Beatles edo Vocal Sampling-en gaiekin jarraitzeko.

Eskarmentu profesional handiko lau emakume musikari dira proiektu honen erantzule:

Carmen G. Diez Perkusioan eta bibrafonoan (perkusio irakaslea, Gasteiz Big Band…)

Amaia Cantero Ahotsetan  (kantu irakaslea, “The Boogaloos” eta “La Mujer Barbuda”…)

Virginia De La Casa Ahotsetan (Ortophonk, La Mujer Barbuda…)

Maria José Estivariz da Silva Baxuan (talde desberdinetako jaxu jotzailea )

HURRENGOAK  HURRENGOAK  HURRENGOAK  HURRENGOAK  HURRENGOAK  HURRENGOAK  HURRENGOAK  HURRENGOAK  HURRENGOAK 

Uztailak 17, ostirala.22:30

BILL LYERLY BLUES BAND. EEBB

Bere garaian Super Grit Cowboy taldearekin country alternatiboaren aitzindari izanik, 2000. urtean “Artista Berri Hoberena” saria irabazi zuen Estatu Batuetan. Bo Diddleyrekin eta John Lee Hookerrekin ez ezik,  rock-blues moldean maisu handi direnekin ere jo izan du Bill Lyerlyk: Paul Rodgers, Gregg Allman, Leon Russell, Hank Ballard, Eric Burdon, The Fabulous Thunderbirds eta Delbert McClinton.   

 

Uztailak 24, ostirala. 22:30                       

MARTA SANCHEZ TRIO. Madril

Marta Sanchezen hirukoteak Brad Mehldau, Bill Evans eta Keith Jarrett bezalako izen handiak dakarzkigu gogora, baina ez dugu horregatik zertan lotu lirismo femenino batekin. Pianojotzaileak  Lunas, Soles & Elefantes  konposaketa propioekin osatutako diskoa aurkeztuko du. Berarekin batera Javier Moreno kontrabaxuan eta Andres Litwin baterian arituko dira taula gainean

 

Urtero bezala Bergarako Udalak antolatuta jazz, blues eta musika beltzaren inguruan egindako proposamen musikalak antolatu dira uztaileko ostiraletan Bergarako Espoloi plazan, aire librean eta doan.

Kalitatezko musika entzuteko parada.