Vous êtes ici : Accueil Nouvelles ESTRAMP JAÇ: folka jazz erritmora Kataluniatik

ESTRAMP JAÇ: folka jazz erritmora Kataluniatik

04/06/2009

Folka eta jazza besarkatzen ditu Marcel Casellas musikari eta kontrabaxu jotzaileak gidaturiko Estramp Jaç seikoteak. Musika herrikoiaren eta inprobisazio askeagoen arteko mugak lausoturik geratzen dira diskoa osatzen duten 7 piezatan. Ez da mugak ezabatzea taldearen helburua, bi lurraldeen arteko bidegurutze izatea baino. Kataluniako musika tradizioan du oinarria seikoaren musika arkitekturak. Baina musika konposaketa herrikoien ohiko egitura itxietako giltzarrapoa zabaldu eta eremu zabalagoetara hegan egiten dute doinuek, jazz egitura askeagoen bidez. Del Pirineu a l´Atles da horren adibide gustagarria. Diskoa hemen salgai

Lurretik zerura egindako bidaia da. Lur jakin bati (Kataluniatik abiaturik, Mediterraneo osoa ere bere egiten duena) estuki loturiko doinutegiaren berotik (sardana, kontrapasa, ball-pla, rumba...) zeru-ertz hotzagora egindako bidaia. Bihotz eta emozioetatik adina behar du buru eta adimenetik bidaia horrek. Bai bidaia hori (musika piezak) sortzerako orduan eta baita hartaz gozatzerakoan ere.
Taldekideak:
Marcel Casellas, Kontrabaxu jotzailea, konpositorea
Alfons Rojo, Gitarrista, biolin jotzailea, tronboi jotzailea
Ivó Oller, Trompeta jotzailea
Toni Rocosa, Clarinetista, saxofonista
Quico Samsó i Soler, Bateria.
Joan Aguiar, Biolin eta mandolina jotzailea.