7SOIS 7LUAS jaialdia aste honetan Deban
Sete Sóis Sete Luas jaialdia, 2009ko XVII. edizio honetan, Mediterraneo aldeko eta portugaldar munduko 10 Estatu/Herrialdetako 30 hirik osatutako Kultur Sareak sustatua da. Gure garaiko herri musikarekin eta arte plastikoarekin osatutako programazioa eskaintzen du, eta jaialdi honetan Mediterraneo aldeko eta portugaldar munduko artistek parte hartzen dute.
José Saramago eta Dario Fo Nobel Saridunak dira Jaialdiko Ohorezko presidente. Honatx Jaialdiaren helburu batzuk: kulturen arteko elkarrizketa, Sarera biltzen diren Herrialdeetako artisten mugikortasuna, Sareko Herrialdeetako sortzaileen parte hartzearekin artea ekoizteko molde berrien sorrera.
Iragan 2008. urtean Debako euskal herriak –Mediterraneo aldekoa izan gabe– lehen aldiz parte hartu zuen Jaialdi honetan, arrakasta osoz, eta orain irailean eskaintzen du urteko jaialdietako bat.
SSSL jaialdiak "gure garaiko herri musika" programatzen du, eta ez folk musika, hau da, herrialde bateko musika kulturan oinarritutako musika programatzen du jaialdi honek, baina aldi berean sortzaileak eta gure garaikoak diren musikariekin, tradizio baten kopia soila baino askoz ere gehiago eskaintzen duten musikariekin. Musikari hauek tradizioan hartzen dute oinarri, baina beti eransten diote zer edo zer berri.
Ekitaldiak IRAILAK 4, 5 eta 6 egunetan izango dira eta hauxe egitaraua :
Irailak 4, ostirala Herriko kaleetatik zehar. 20:00
DEABRU BELTZAK (Euskal Herria)
(Les Tambours de Feu)
Aker, akelarreko deabrua, hor dabil kaleetan zehar bere perkusionisten lagun taldearekin gure herri eta hirietan zehar ibiltzeko prest. Zuzeneko musika, piroteknia eta izugarrizko efektu espezialez osatutako ikuskizuna. Esku bat danborrean eta bestea “zirian”. Honela sortu da Deabru Beltzak taldearen proposamen berria.
Irailak 5, larunbata Alameda. 22:30
IL PARTO NUVOLE PESANTI (Calabria)
5 musikari oholtzan
Calabria aldeko (Italiaren hegoaldea) talde honek bidaiei eta immigrazioari buruzko gaiak ditu adierazpen artistiko nagusiak. Arrakastaz arrakasta ibili ondoren Italiako Musika Sarian (PIM) parte hartu zuen urteko talde aipagarri gisa (1999), baita Tenco Sarian ere (1998, 1999, 2001); telebistetan eta irratietan eskainitako ezin konta ahala emanaldiei eta Italia osoan barrena eskainitako milaka kontzertuei esker –kontzertuok antzezlan, mimika eta cabaret moldeko ikuskizunez aberastuta eskaintzen ditu–, oso harrera ona izaten dujendaurrean, indar handia erakusten du zuzenekoetan, eta beti konkistatzen ditu ikusleak haren dantza zoroekin.
Irailak, 6 igandea Alameda.
18:00
TROVEROS DE ASIETA (La Palma)
Kubako erritmo ereduetan oinarritutako musika, Brasilgo jatorria duten beste harmonia batzuekin, bluesa, jazza eta besteekin, bat egiten duena.
Troveros de Asieta 1991ko abenduan aurkeztu zen talde gisa, Palma Uhartean (Kanariar Irlak). Orain gutxi eman dute argitara bosgarren lan diskografikoa; bertan, zortzi musikariek bikain eta indar handiz eskaintzen dituzten 12 gaietan, agerian geratzen da taldearen oinarri erritmiko sendoa. Taldearen beraren gaien eta taldeak berak moldatutako bertsioen arteko oreka bila dutela nabaria da. Disko honetan Martiriok eta Albita Rodríguezek esku hartu dute.
Disko hau argitara eman baino lehen taldeak lau lan zituen kalean, “Tradicional” (1994), “Vamos a hacerlo bueno” (1997), “Siempre sonriendo” (2001) eta “Bailando con Lecuona” (2004); lan hauek jendaurrera eramateko xedean, Kanariar Irletan, Madrilen, Bartzelonan, Andaluzian , Zaragozan, Kuban eta Frantzian ari izan ziren zuzenekoetan.
Troveros taldeak Kanariar Irlen eta Kubaren artean joan-etorrian ibili izan ziren aitona-amonek utzitako oinordekotza egin du bere, eta egun Kubako musika egiten duen talde garrantzitsuenetakoa da Europan. Era berean, estu lan egin du talde honek Manolito Simonet, Alfredo Valdés Jr., Albita Rodríguez eta Martirio bezalako artista handiekin..
19:30
LA GIALLETTA (Euskal Herria, Portugal, Italia):
6 musikari oholtzan eta Mediterraneo aldeko janaria ikusleentzat.
Festival Sete Sóis Sete Luas Jaialdiaren proiektu guztiz berritzailea, Europaren Hegoaldeko hainbat Herrialdetako musikariak aurkezten dituena: Mimmo Epifani mandolina jotzaile birtuoso italiarra, Maika
eta Sara Gomez biki euskaldunak, txalaparta jotzaile apartak, Giandomenico Ciaramia soinujolesukaldaria, Erasmo Treglia Italiako herri musika tradizionalak duen biolin jotzaile garrantzitsuenetakoa eta José Barros musikari portugaldarra, Navegante taldeko aitzindaria. Kontzertu hau ez da soilik Mediterraneo aldeko musiken arteko elkarrizketa guztiz berezia: saioaren amaieran
kontzertuan zehar ondutako Mediterraneo aldeko otordua eskainiko dute musikariek, amaiera jai ikusgarri batek lagundurik. 6 musikari oholtzan eta Mediterraneo aldeko janaria ikusleentzat.

