nouvelles
ESTRAMP JAÇ: folka jazz erritmora Kataluniatik
Folka eta jazza besarkatzen ditu Marcel Casellas musikari eta kontrabaxu jotzaileak gidaturiko Estramp Jaç seikoteak. Musika herrikoiaren eta inprobisazio askeagoen arteko mugak lausoturik geratzen dira diskoa osatzen duten 7 piezatan. Ez da mugak ezabatzea taldearen helburua, bi lurraldeen arteko bidegurutze izatea baino. Kataluniako musika tradizioan du oinarria seikoaren musika arkitekturak. Baina musika konposaketa herrikoien ohiko egitura itxietako giltzarrapoa zabaldu eta eremu zabalagoetara hegan egiten dute doinuek, jazz egitura askeagoen bidez. Del Pirineu a l´Atles da horren adibide gustagarria. Diskoa hemen salgai

