MATT “Heartbreak” HILL & THE BLUES DREAMERS

16 maiatza, 2022

 

 

maiatzak 27 mayo

ostirala / viernes.
20:00

5€

MATT “Heartbreak” HILL & THE BLUES
DREAMERS

Rock & Roll, Blues, Soul

 

 

Nikki Hillen
senarra eta oholtzako kide leiala den Matt
«Heartbreak» Hill
Hondarribian izango dugu, bere proiektu pertsonalena
aurkezten. Matt ezaguna da sei harirekin egiten duen lan bikainarengatik eta,
batez ere, Blues, Soul eta Rock & Bluesengana daukan pasioagatik.

 Ipar Carolinatik
dator, AEBetatik, Link Wray eta Nappy Brown bezalako artisten ildoa jarraitzen
du, eta horren ondorioz dakar soinu kiskalgarri eta elektrizatzailea. Bere
zuzenekoak sutsuak dira, R&R energia hutsa, S&B tanta leun sotilekin,
eta The Blues Dreamers bandatzarraren
laguntzaz emana.

  Egoitza Tennesseko
Memphisen dauka The Blues Dreamers
taldeak. Soul, Blues eta R&R 2021z geroztik. Jon Hayk hogeita bat urte ditu
eta gitarraren fenomenoa da, Danny Banks urteko bateriajolearen BMA 2022rako
izendatua dago,  Matthew Wilsonek baxua
jotzen du. Urteko Bandarako izendatu zituzten 2021eko Blues Music Awards
sarietan John Németh-en Stronger Than Strong albumean egin zuten lanagatik.
Hasieran John Némethen banda laguntzaile bataiatu zuten arren, taldeak Nicole
Atkins, John Paul Keith eta beste artista ospetsuekin ere grabatu eta jo izan
du zuzenean.

 

 Zalantzarik gabe,
pribilegio hutsa Rock & Roll, Blues,
Soul
, Elvisetik Howlin Wolferaino bidaian Little Richarden amorrua maite
dugunontzat.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com