Hilkorra ez banintz

2 abendua, 2011

Andoniren erregistroak swing eta jazzaren munduko  ohiko ahots maskulinoetatik alderatuz, soinu eklektiko eta zabalagoagoan murgildu da.  Testuak egokitzen ditu, bere doinuetara biltzen eta moldatzen ditu, eta azkenik bere egiten ditu sentimenduz beteriko abesti bihurtuz. Andoniren lagunek bikain betetzen dute euren egitekoa, ez baita gutxiago espero Musikenetik atera berri diren musikari hoberenetako batzuengandik: Jorge Abadías (gitarra), Kike Arza (kontrabaxua) eta Juanma Urrizak (bateria) irazki bikaina eta beroa ehuntzen dute, grabazioaren arduradun Fredi Pelaezek (Organiks!) maisuki jaso duen moduan. Fredi Pelaez etorkizunean oso kontuan hartu beharreko ekoizle gisa ageri zaigu lan honetan, xehetasunak eta freskotasuna bazter utzi gabe adierazkortasun handiko interpretazioak lotzen baititu berak. Instrumentu nabariena ahotsa izanik, kantu diskoa osatu dute, nahiz eta hainbat momentutan musikarien inprobisazioarako uneak izan. Aipamen berezia merezi dute disko osoan zehar agerian geratzen diren Andoni Arcillaren beraren moldaketa lan zoragarriek eta pianoz egiten dituen ekarriek.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com