Mikel Gaztelurrutia: The New Jazz Voices Ensemble

22 martxoa, 2010

Guztiz sendoa den hirukotearen gainean eraikia (Vincent Thomas-bateria-, Richie Ferrer –kontrabaxua- eta Mikel Gaztelurrutia bera nahikoak dira musika-ehun honi guztiari eusteko), The New Jazz Voices Ensemble taldearen errepertorioak harribitxi txiki batzuk gordetzen ditu.

Ahotsa da proiektu honen benetako leit-motiv-a, eta horrek berak egiten du berezi: hautatutako bertsio batzuek, lehen begiratuan bederen, oso ezagunak diruditen arren, guztiek azaltzen dute jatorrizko gaiei erakutsitako begirunetik eta maitasunetik egindako sormen lan hurbila, lan sakona eta xehetasunez betea. 

Adituak ez direnek abesti bilduma bikain bat topatuko dute oso testuinguru hurbil batean. Errepertorioa ezagutzen dutenek, berriz, arestian aipatutako klasikoekin gozatu ahal izango dute, hori bai, guztiz tratamendu berezi batekin.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com