Hemen zaude: Hasiera Magasin Xabi ta Petti

Xabi ta Petti

Disko hau grabatu aurretik, kontzertu ugari eman dituzte, akustikoak eta gordinak baina biziak, beroak eta elektrizitatez beterikoak, zeinetan beren gustuko kantarien abestiak aletzen dituzten. Horietako batzuk disko honetan jaso dituzte Xabik eta Pettik, musikari talde zabal baten laguntzaz

2011ko Abendua
CD
10

Ultracuerpos taldeko Mikelini (kontrabaxua) eta Kiko (gitarra), Rafa Aceves (pianoa), Jose Martinez (bateria), Oscar de la O (kaxoia), L. M. Moreno ‘Pirata’ (saxofoia) eta Chris Casello (steel guitar), besteak beste. Freddie King-en Hideaway blues klasiko instrumentalak irekitzen du diskoa, giroa berotzen hasteko. Ondoren datoz I Never Cared for You (Willie Nelson), kutsu latinoko bertsioan emana, eta Baby it’s you, Beatlesek eta The Shirelles-ek ospetsu egin zuten kantua, biak formatu akustikoan eta Xabik abestuak. Pettik sortu du diskoko jatorrizko kantu bakarra, Satorra soul-blues balada beroa, eta Chris Casello steel gitarristak parte-hartu du kantu horren grabazioan.

Rhythm & blues-aren klasiko batek zabaltzen du B aldea: I Got a Woman (Ray Charles), Rafa Aceves pianistaren protagonismoarekin. Xabik eta Pettik txandaka abestu dute  Andre Williams ahantziaren kantu baten bertsio dibertigarria, eta rock & roll-era jo  du bikoteak Mr. Jones (John D. Loudermilk) moldatzerakoan. Amaitzeko, Steve Marriotten (Small Faces) Every Mother’s Son euskarara ekarri dute, Amaren semea, eta Xabik abestu du.  Lagun arteko diskoa egin dute Xabi ta Pettik, eurak eta entzuleak ondo pasatzeko helburu behinenarekin egindakoa.


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...