Vous êtes ici : Accueil Magasin Winding Road

Winding Road

 

Bilboko Kantauri estudioetan grabatutako Winding Road lanak Alberto Trigueros eta Javier Alzola saxoan bezalako musikarien laguntza izateaz gain pianoan eta teklatuetan, aurreko lana markatu zuen gorantzako bideari jarraitzen dion talde sendo bat erakusten digu. Blues tradiziorik garbienean, ikuspegi sofistikatuago eta helduago batetik sortutako sei abesti originalek osatzen dute bilduma. Winding Road diskoari izenburua ematen dion abestian, hirurogeiko bluesera garamatzate, eta Booker T inguruko lurrinak dakarzkigu hammond organoari eta Sonny Boy Williamsonen kutsu ukaezinari esker. “Confusion Blues”ek ezin hobeto jarraitzen ditu Jump Bluesen kanonak, Jorge Gomezek baterian eta Fabi Akarregik kontrabaxuan. Mario Gomezen ahots ederrak eta gitarrari eragindako soinu bikainak ezin hobetuzko tenpo bat oparitzen digute. Carey Bellek idatzitako temen oihartzuna dakar "Learning to say no"k, shuffle kutsuan, funketik pauso txiki batera. "Lotto Prize"k berrogeiko hamarraldiaren Chicagoko eskola zaharrera eramaten gaitu. New Orleanseko heterodoxiaren eta jai giroko jive-aren artean, taldeak "Under the Rain" hedatzen du aldagarritasun harroaldi berri batean, eta "Talk to the devil"ekin ixten du diskoaren ebakirik ilunena, originalena eta biziena, Carlos Jover ahotsean eta Mario Gomez slide guitar lanean.
 Bidea ezagutzea ez omen da ibiltzen jakitea. Urteak dira Blues Morning Singers taldea bluesaren sigi-sagako bide bihurri horretan leialki eta zorrotz. "Winding Road" dugu emaitza: bihurgune gozagarriz betetako errepidea noski, magia eta sentimendua errealitate bilakatzen dituen hizkera  unibertsal hau ulertzen dakitenentzat.