Waterproof
2008. urteko abuztuan zehar taldeak Mutrikuko AME estudiotan bost kanta dituen maketa bat grabatzea lortu zuen, eta berarekin taldeak egungo kontzertu eta areto zirkuitu sare konplikatuan lekutxo bat lortzea nahi zuen. Maketa hau Danbaka musika lehiaketara presentatu eta taldeak publikoaren saria eta lehen saria irabaztea lortu zuen. Lehen sariak Arrasateko Shot! estudioetan diska bat grabatzeko aukera eskeintzen zien, beraz kanta eta doinu berriak ateratzeari ekin zioten. Hainbat kontzertu jo eta kantu berriak erdi prestatuak zituztela, uda entsegu lokalean sartuta pasatu zuten haien lehen diskaren grabaketarako kantuak ahalik eta hobekien prestatzen. Haien soinua handitzeko ideiarekin Endika Kere saxofoilaria batu zitzaien taldera saxofoiak, teklatuak eta koruak gehituz. Horrela 2009ko iraila erdialdean estudioan sartu eta grabatzeari ekin zioten. Diskak “Waterproof” izena izango du eta bertan taldearen hamabi kantu topatu ahal izango dira hainbat estilo zein kutsu desberdinekoak.
Vous mai également ces ...
-
Adi holden
Adi Holden
Février 2010CD
10 € -
Norman
NORMAN
Décembre 2009CD
10 €

