Un extraño entre la multitud

10.00 

 Un extraño entre la multitud (Jendetzaren erdian arrotz) Victor Gacioren Estudio bajo cero-n grabatu du, eta Aneirosek berak eta Segundo
Gandiok ekoitzi dute. Darabilen hizkera lortzeko, bikaina da Aneirosek daukan
banda: Fran Rey teklatuetan, Marcos Sanchez baterian, Victor Gacio baxuan. Gure
garaiko Blues Rock alorrean aurrenekoetan legokeen nazioarteko artista batek
behar duen bezalakoa. Horixe da Aneirosen antzeko artisten jarraitzaileok
daukagun abantaila handia, behar duen unean eta behar duen kokapenean datorrela
hotsa. Artifiziorik ez, amarrurik ez.

 

 Ciudad Olvido etiketarik gabeko rock’n
rollean kolpeka eta Aneirosek ohi duen kale poesiarekin egindako abestia da,
edozein herri izan litekeen bere sorterriaren erretratua, eta albumaren ildoa
markatzen du. Bar de noche eta Cerca del puerto erdilunpean emandako
ohiturazko estanpak ditugu, bandaren trinkotasunean beti nabarmen nagusitzen
den gitarra indartsu batekin. Galegoaren ahots lakarra bestelako arazorik gabe
dabil rockan barrena deklarazio oso bat dugun Bórrate eta betiro musika amerikarraren lurrina daukan Vuelvo a casa kantatzeko, gitarra
akustikoetan eta hammond hotsean oinarritutako denbora erdiko batean. Bluesaren
sotiltasunaren moldean egina da La mala
hora
, Hendrixen galbahetik pasatako Auseron anaien doinu zahar bat, Victor
Aneirosek bere bihurtua. Gitarrak bikoiztu egiten dira Mucho postureo-n. Aneirosek kritikoa bezain sarkastikoa den lelo
bateraino garamatza, eta agian abestirik komertzialena lortu du hala ere.
Refugiados beste denbora erdiko bat dugu, gitarra akustikoz eta hammond
organoaz formulatua. Gainerako abesti gehienetan bezala, konposizio honek autorearen
ardura soziala erakusten du, eta munduaz daukan ikuspegia. Estoy solo da lan honen azken emaitza, kale rockan barrena doan
abiada handiko ibilaldia. 

Disc Type: CD
Publication date: 2017/10/16
Related Products by Artist
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Add to cart
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com