Hemen zaude: Hasiera Magasin Un extraño entre la multitud

Un extraño entre la multitud

2017ko Urria
CD
10

 Un extraño entre la multitud (Jendetzaren erdian arrotz) Victor Gacioren Estudio bajo cero-n grabatu du, eta Aneirosek berak eta Segundo Gandiok ekoitzi dute. Darabilen hizkera lortzeko, bikaina da Aneirosek daukan banda: Fran Rey teklatuetan, Marcos Sanchez baterian, Victor Gacio baxuan. Gure garaiko Blues Rock alorrean aurrenekoetan legokeen nazioarteko artista batek behar duen bezalakoa. Horixe da Aneirosen antzeko artisten jarraitzaileok daukagun abantaila handia, behar duen unean eta behar duen kokapenean datorrela hotsa. Artifiziorik ez, amarrurik ez.

 

 Ciudad Olvido etiketarik gabeko rock’n rollean kolpeka eta Aneirosek ohi duen kale poesiarekin egindako abestia da, edozein herri izan litekeen bere sorterriaren erretratua, eta albumaren ildoa markatzen du. Bar de noche eta Cerca del puerto erdilunpean emandako ohiturazko estanpak ditugu, bandaren trinkotasunean beti nabarmen nagusitzen den gitarra indartsu batekin. Galegoaren ahots lakarra bestelako arazorik gabe dabil rockan barrena deklarazio oso bat dugun Bórrate eta betiro musika amerikarraren lurrina daukan Vuelvo a casa kantatzeko, gitarra akustikoetan eta hammond hotsean oinarritutako denbora erdiko batean. Bluesaren sotiltasunaren moldean egina da La mala hora, Hendrixen galbahetik pasatako Auseron anaien doinu zahar bat, Victor Aneirosek bere bihurtua. Gitarrak bikoiztu egiten dira Mucho postureo-n. Aneirosek kritikoa bezain sarkastikoa den lelo bateraino garamatza, eta agian abestirik komertzialena lortu du hala ere. Refugiados beste denbora erdiko bat dugu, gitarra akustikoz eta hammond organoaz formulatua. Gainerako abesti gehienetan bezala, konposizio honek autorearen ardura soziala erakusten du, eta munduaz daukan ikuspegia. Estoy solo da lan honen azken emaitza, kale rockan barrena doan abiada handiko ibilaldia. 


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...