Vous êtes ici : Accueil Magasin The Paname papers

The Paname papers

Septembre 2018
CD
10

1) Dona Kubik, Indiana/Donna-Leeren birrarmonizazioan oinarritzen den kontrafakto motako gaia da. Era berean, Fred Herschen «Phantom of the Bopera» piezaren zati batetik edaten du.

 

2) Valse pour Nono nire osaba Jean-Claude Monnot zenduari eskainia da.

Gai tonala da, doinu bakunarekin eta cantábile, ia pop. Bakarkako pasarteen aurreko azken kadentziak ezezaguna eta misterioa iradokitzen ditu.

 

3) Bluesy moldeko gaia da Entartetes Blues, shuffle estilokoa, eta beraz, Bluesak ohi dituen 12 konpas ez baizik eta 8 ditu. Tituluak 3. Reichak Entartete Kunst edo arte degeneratuaren zabalkundearen aurka abiarazitako propaganda ekartzen digu gogora.

 

4) Fantasie Onirique konposizio minimalista da, ametsen, inkontzientearen, misterioaren, magiaren eta ezezagunaren mundua iradokitzen digu naif edo haurren borondatearen asmo agerikoarekin.

 

5) Entropical Cha :

Aldi berean sentsualtasuna eta eguzkia iradokitzen dizkigu tituluak, hortik Cha-cha-cha horren erritmo tropikala eta dantzagarria, entropiarekin uztartuta, hots, zerbait biziarekin, etengabe bilakatzen denarekin uztartuta, jazzaren munduko inprobisazioa gogoraraziz.

 

6) Fourth Element :

Iturri dodekafonikoko pieza honen tituluak laudun doien zikloaren edo Pitagorasen eskalaren erabileran du sorburua, bai sarrerako talde izaerako laguntzan bai B-ren doinuan.

 

7) Pasos Enanos :

Patrick Cornelius saxofonista estatubatuarraren «Minor steps» gaian oinarritu nintzen «Giant Steps» minorraren bilakaera harmonikoa jotzeko. Gero beste bi atal gehitu dizkiot John Coltraneren gai entzutetsuaren oinarri harmoniko nagusiari jarraituz.

 

8) The Paname Papers :

Bada ez, titulu honek ez dio iruzur fiskalaren eskandaluari dagozkion Panamako paperen aferari egiten erreferentzia, baina modu sotilago batean iradokitzen ditu Frantzian izapide administratibo jakin batzuk bideratzeko konplexutasuna eta zailtasuna.

 

9) La Caravana Amarilla :

Eta amaitzeko, AABA moldeko  gaia da Caravana Amarilla, 12/8an idatzita dago, eguzkitan egoteko, bidaiatzeko, Espainiara joateko gonbita da. Horretarako, halako buleria flamenkoa erabiltzen dut doinu eta harmonia frigiarrekin nahastuta.


Plus d'albums de l'artiste


Vous mai également ces ...