Vous êtes ici : Accueil Magasin The new jazz voices ensemble

The new jazz voices ensemble

Décembre 2009
CD
10
Entzun MP3-an: SAMBA DO NOVO AMOR
MP3

Har eskukada bat jazz standar – Ellington edo George Gershwinen obrak–, “herri klasiko” guztiz ezagun birekin nahasi – esate baterako Roxanne (The Police) edo Don’t you worry about a thing (Stevie Wonder) gaiekin– eta gehitu  bossaSamba Do Novo Amor moldeko pieza bat eta Aita Donostiaren konposizio eder bat -Oinazez- nazioarteko lurrina guztiz sarkorra izan dadin. Emaitza: lurrin guztiz exotikoa, usain ezberdinak maite dituztenak ere zur eta lur utziko dituena.


Mikel Gaztelurrutia piano jotzaile eibartarra, Bartzelonako Taller de Musics eskolan ikasia eta gaur egun Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan irakasle dena, ezohiko erronkari egin dio aurre, eta errepertorio koloretsua osatu du ahots laukote batentzat, Mikel bera aitzindari duen jazz hirukoteak lagundurik. Ahotsa da proiektu honen benetako leit-motiv-a, eta horrek berak egiten du berezi: hautatutako bertsio batzuek, lehen begiratuan bederen, oso ezagunak diruditen arren, guztiek azaltzen dute jatorrizko gaiei erakutsitako begirunetik eta maitasunetik egindako sormen lan hurbila, lan sakona eta xehetasunez betea. 

 

1- Roxanne- Sting

2- Caravan- Duke Ellington

3- Samba do novo amor- Mikel Gaztelurrutia

4- Do nothing till you hear from me- Ellington & Russell

5- Don´t you worry about a thing- Stevie Wonder

6- A blossom feel- Barnes & Cornelius & Jhon

7- I got rhythm- George Gershwin

8- Boulevard of broken dreams- Dubin & Warren

9- Take the  train- Duke Ellington

10- Mood Indigo- Duke Ellington

11- Satin doll- Duke Ellington

12- It don´t mean a thing- Duke Ellington

13- Oinazez- Aita Donostia



Vous mai également ces ...