Vous êtes ici : Accueil Magasin SOLO Album Volumen Dos

SOLO Album Volumen Dos

Avril 2020
CD
10

Solo album volumen Dos Omar Carrascosak grabatua da Madrilgo Camaleon Music Studion eta Santi Fernandezek nahasi eta masterizatua Alcala de Henareseko Santa Rosa Surrounden. Album honen aztarren bila 1999ko Solo album hartara egin behar genuke artista baregaitz eta eklektiko hau identifikatzeko. Zaila zen orduan ere sailkatzea, deserosoa zaio ortodoxiari.

Chema Saiz bere eraginei uko egiten ez dien artista da. Thelonious Monk dakarkigu hasieran Trinkle Tinkle birsortuz, bere No tan largo eta Marketin entzunez kolore eta geometria musikal propioak deskubrituko ditugu, eta amaieran Monk berriro, ariketa zail eta arriskutsuan Crepuscule With Nellie birsortuz. Saizek disonantzietan idatzi du Vals en Dm, azal eta mami berria erantsi dizkio Estaba la pastora herri kantuari eta I'm Confessin That I Love You estandarra ere eduki berriz hornitu du, albumeko piezarik ortodoxoenetako bat izan arren. Bere faktura paregabeari esker, Saizek Monken espiritu bikaina itzultzen digu Introspección-en, eta jazz primitibora eramaten gaitu Ellington-en The Mooche eta Stardust-ekin. Eklektizismoa ederki ageri zaigu Chotis nº 6-ekin eta Saizen eta Mussorgsky konpositore errusiarraren Cuadros de una exposición-ekin. Azkenik, Saizek bere egiten du J.J. Johnson tronboijole iparramerikarraren Lament.

 

Solo Album volumen Dos hondorik ez duen gogamen batek egiten duen  bilaketaren kapituluetako bat da, birtuosismoz betea, arriskuari inoiz ihes egiten ez diona, eraikia desmuntatzen duena berriro eraikitzeko eta izan zenari zentzu berria emateko. Chema Saiz gitarrista bakana da, aurreiritzirik edo etiketarik gabekoa, konposizio bakoitzean hizkera bat asmatzen duen sortzailea ausarta, dardara eragilea sentitzen duen eta sentitu nahi duen edonorentzat. Egun, estatuko jazzaren ahotsik berezienetakoetan daukate askok.



Vous mai également ces ...