Vous êtes ici : Accueil Magasin Menditik jaitsi ginen

Menditik jaitsi ginen

Mars 2020
CD
6

Menditik jaitsi ginen diskoan aurreko lanetako hainbat kantu berriz grabatu ditu Igor Arzuaga musikari arabarrak instrumentazio ezberdin batekin janzteko. Lehen aldiz, hirukote formatura jo du Arzuagak, jazz hirukote formatu klasikora hain zuzen —pianoa, bateria eta kontrabaxua, tarteka teklatuak ere bai—, eta horretarako Hasier Oleaga (bateria)) eta Victor Gomezen (kontrabaxua) laguntza ezinbestekoa izan du. Aurreko diskoetatik zazpi kantu berreskuratu ditu Arzuaga: “Paris”, “Edurretan” eta “Jota” Argi izpi bat diskotik (2002) hartu ditu; “Suge ilunak” eta “Gorbeia”, Smog (2004) diskotik; “Ilargi gorria” Unibertsoa gu diskoan agertu zen (2008); eta Luis Vilekin ondutako Mara mara diskotik (2011), “Nire aberria” erreskatatu du. Alde horretatik, Arzuagaren ibilbidearen zati bat laburbiltzen duen bilduma gisa uler daiteke Menditik jaitsi ginen baina disko berri baten entitatea eta pisua du aldi berean. Izan ere, kasu gehienetan jatorrizko interpretazioa gainditzen du bertsio berriak, urteekin Arzuagak musikari eta abeslari gisa izan duen garapenaren seinale. Heldutasun artistikoaren  froga ditugu hiru konposizio berriak ere: “Arin arin”, piano hutsezko “Amaiera” eta Arzuagaren alderdirik heterodoxoena erakusten digun “Mehatzariena”.

Diskoaren izenburuak eta azalak iradokitzen dutenez, herri musika tradizionalaren melodiak eta erritmoak hizkuntza musikal urbano batera eraman ditu Arzuagak. “Arin arin”, “Mehatzariena” edota “Jota” bezalako konposizioetan antzeman daiteke bereziki musika herrikoiarekiko gertutasun hori. Beste batzuetan, abestien pop izaerari eusten dio jantzi akustiko baten barruan (“Suge ilunak”), baina gehienetan Arzuagaren konposizioetako unibertso musikal besterezina gailentzen da (“Edurretan”, “Nire aberria”, “Paris”, “Gorbeia”).


Plus d'albums de l'artiste


Vous mai également ces ...