Marmokak eta itsas izarrak
Sasoi Ilunak taldeko kide ohiak Marmokak eta itsas izarrak dakarkigu orain, bi kantuz osaturiko binilozko singlea, baina berau egiteko arrazoiak ez du zerikusirik B aldeko kantuen patu makurrarekin —ez dira Zerbait ari da gertatzen, hor (Gaztelupeko Hotsak, 2016) diskotik kanpo geratutako abestiak— eta bai ordea musika entzuteko ohiturek azken urteetan izan duten aldaketarekin. Azken aldian galdera bat buruan bueltaka izan du Murugarrenek: ba al du zentzurik gaur egun 10-12 abestiz osaturiko diskoak argitaratzeak, horrelako lanak osorik entzuteko ohitura galdu eta joera nagusia plataforma digitaletan eskura ditugun milaka abestien artean ale solteak dastatzea denean? Gogoeta horrek eraman du Murugarren kantuak aleka argitaratzeko erabakia hartzera, eta bidenabar ekarri du Lokatzetan Play binilozko single bildumaren sorrera. Murugarrenek eman dio hasiera sailari, eta datozen hilabeteetan osatuz joango da beste musikari batzuen ekarpenekin. Binilo bakoitzak kode bat eramango du, kantuak formatu digitalean jaisteko.
Plus d'albums de l'artiste
-
Zerbait ari da gertatzen hor
Octobre 2016CD
10 € -
14 abesti eta hamahiru istorio txiki
Novembre 2013CD
10 € -
B aldeko kantuak
Octobre 2010CD
10 € -
Marjinalia
Mai 2007CD
10 € -
Hegazkinen arima
Janvier 2001CD
10 € -
Larrialdeetarako irteera
Liburua
10 € -
Nire anaiaren kotxeko argiak
CD
10 € -
Gauak, neskak eta maletak
CD
10 €
Vous mai également ces ...
-
Zerbait ari da gertatzen hor
Txuma Murugarren
Octobre 2016CD
10 € -
B aldeko kantuak
Txuma Murugarren
Octobre 2010CD
10 €