Vous êtes ici : Accueil Magasin Magnolia Route LP

Magnolia Route LP

Mars 2015
CD eta LP
14

Magnolia Route izan zen Chicago eta Gulfport hiriak batu zituen lehenengo errepide asfaltatua, Mississippiko estatuaren kostaldean, ordura arte burdinbideak baizik ez baitzituen bi hiriok elkartzen. 1927. urtean gertatu zen hori.

2014an 10 urte egingo ditu Travellin’ Brothers taldeak bere musika ibilbidean, eta Magnolia Route errepidearen metafora gogoan, Nashville, Memphis eta beste hamaika hiri eta hotsetan barrena, Chicagotik New Orleanseraino eramango dituen beste musika bidaia bati ekin dio taldeak. Bidaia sustrai afroamerikarreko musika osoan barrena, bidaia hamarraldien arteko denboran.

 “Magnolia Route” aurkezten digu seigarren diskoan, taldearen proiektu handinahiena, erabateko heldutasuna iristen duen lana. Bertan jauzi estilistiko handia egiten du taldeak, beti bezala bluesetik abiaturik baina haren mugak artez eta dotoretasunez gaindituz.

30. eta 40. urteetako Big Bandek berezko zuten estiloko swing eta jazz topatuko ditugu “Magnolia Route” albumean, Mississippiko deltako hotsak, New Orleanseko jaia, Nashvilleko country soinuak, Memphiseko Stax Studiosen estiloko soul eta gospela, New Yorkeko Big Banden estiloko mambo ukitu latinoekin eta, nola ez, Chicagoko bluesa.

Azken buruan, bidaia aberatsa Rythm & Blues benetakoan barrena.

 

LP biniloa + CD


Plus d'albums de l'artiste


Vous mai également ces ...