Hemen zaude: Hasiera Magasin Let Go

Let Go

2018ko Urtarrila
CD
10

   Teaser Star-ek standar herrikoi zahar bat du oinarri (Eyes, 1943), haren moldean eta neurri handi batez haren armonian egina da. Doinua , Star Eyes 7/4an joko banu zer sor litekeen sumatu nahian inprobisatu nuenetik sortu zen Teaser Star.

   The Wishing Song 1999an konposatu nuen, baina ez nuen neure diskoetan argitaratu orain arte.

   Song of the Underground Work Song izenaren zergatia da, nolabait esateko, doinua tolestatu egiten dela atzera, eta hasiera bihurtzen dela amaiera.

    Afastado hitzak, portugesez, “antzinakoa” edo “urrunekoa” adierazten du, eta halaxe da doinuaren hizketaldia ere, fliskornoaren galderei erantzuten die gitarrak.

   Riff One doinuaren gaia praktikatzen ari nintzela sortu zitzaidan, eta bandako gainerako musikariek jotzen dituzten zenbait erritmoren kontrakarrean dator, itxuraz ordea.

   Roweena hamabi konpaseko bluesaren gainean eraikia da eta atzematen errazak ez diren  serialismoaren teknikak darabiltza: baxuak hamabi tonuko serie batekin ekiten dio piezari, gitarra hamabi tonuko serie desberdin batekin gaineratzen zaio, eta tronpetak hamabi tonuko hiru serie desberdin jotzen ditu, gitarra hiru serieko beste multzo batean ari delarik errepikatzen dituenak. Tema hau “Thelonius Monk eta Arnold Shoenberg zurrutean ari dira” izenarekin aurkeztu izan dut sarritan.  

   Courting Disaster-en lerro berean dihardu baxuak (aurreneko lau notak gitarrarenak badira ere) tema osoan, armonia artegak dituen doinu arriskutsu samarrean barrena 5/4 eran.

   Out of Towner temak Ralph Towner gitarjole eta konpositore estatubatuarra du sorburuan.

   Let Go Marianne Collins Kase-ri eskainia da, noizbait amore eman eta ontziratu zelako. Ehunka hegalditan hontziratu izan naiz Puddle Jumper-etan, ibili laburreko hegaldietan. Doinu honek eskala menorra du oinarri. Doinuaren jauziek eta baxuaren lerroak gogora ekarri zidatena: ume bat espaloiko putzuen gainetik jauzika.

 

   Azken tema For Kem Wheeler da, lagun eta hats emaile izan baitzen niretzat Wheeler. Grabatu aurreko egunetan inprobisatu nuen fliskornoarekin. Armonia ezarri eta bandarako idatzi nuen. Grabatutako bertsio hau, tema jo genuen lehen aldikoa da.  


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...