Vous êtes ici : Accueil Magasin La Gran Casa

La Gran Casa

Mai 2010
CD
10

Urte askotako lana. Esperientzia metaketa handia. Jende askoren ezagutza eta kolaborazioa. Eta nortasun baten bilaketa, ahots propio baten lanketa. Guzti hori eta ñabardura gehiago biltzen ditu bere baitan Jose Agustin Guereñu Gere musikari arabarraren La gran casa bakarkako lehen lanak. Urte askoan estilo anitzeko musikari andanarekin lan egin ostean (Ruper Ordorika, Kepa Junkera, Alejandro Sanz, Luz Casal, Salif Keita, Joan Baez,  Orquesta Mondragóm, Mikel Erentxun…), bere barreneko musika harrari eta sormen gaitasunari bide eman dio bakarkako lehen lanarekin.

 

Aurrez, 80ko hamarkadan, La Noche egitasmoa partekatu zuen Angel Celadarekin batera. Lehenago plaza taldeetan aritua zen. Modu autodidaktan lan eginez ikasi zituen baxuaren eta musika konposaketaren sekretuak. Autodidakta, baina langile asekaitza eta zorrotz erabatekoa. Ordutegiak ezartzen zizkion bere buruari ikasi beharrekoak ikasteko. Pixkanaka musika zirkuitu desberdinetan mugitzen hasi eta trebezia nahiz malgutasun bereziko baxu jotzaile bihurtu zen.

 



Vous mai également ces ...