kateak

10.00 

+ CD

 

Jon Gurrutxagaren lan berria Lokatzetan
Play
bildumaren barruan kaleratu du Gaztelupeko Hotsak-ek formatu
bikoitzean. Binilozko singleak bi abesti jasotzen ditu (“Kateak” eta
“Desitxuratuz”, biak Xabi Lasaren hitzekin) eta barruko CDak lau abesti
gordetzen ditu (aipatutako biak, “Unearen oraina” eta “Wrinkled shirts and
jackets”). Peio Gorrotxategi soinu teknikariaren Aieka estudioan grabatu ditu Gurrutxagak
lau abesti hauek, patxadaz, inolako presarik gabe. Kantua zaintzea maite du
musikari gipuzkoarrak. Aurreko diskoan horren emaitza ona ekarri zuen lan
egiteko modua errepikatu du: abestu ez ezik hainbat instrumentu jo ditu
(gitarra akustikoa, bateria, perkusioa eta ahosoinua “Desitxuratuz” abestian),
eta laguntzaile ezberdinak izan ditu kantu bakoitzean. Horrela, Iñigo
Gorritxategik baxua jo du hiru abestitan (“Kateak”, “Desitxuratuz” eta “Unearen
oraina”), Patxi Zabaletak gitarra elektrikoa (“Kateak”), Urbil Artolak dobroa
(“Desitxuratuz”), Marcos Coll Los Reyes del KO taldekoak ahosoinua (“Wrinkled
shirts and jackets”) eta Peio Gorrotxategik teklatua (“Desitxuratuz”).

Disc Type: Single
Publication date: 2018/10/04
Related Products by Artist
Add to cart
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com